Desgaitasuna duten emakumeen errealitatea ikusarazteko hitzaldia, Emakumeen Etxean
ELKARTU erakundeak desgaitasuna duten emakumeei ahotsa emateko hitzaldia antolatuko du datorren asteazkenean, hilak 25, 18:30ean.
Historikoki desgaitasuna duten emakumeak ikusezinak izan dira. Desgaitasuna duten emakumeen errealitatea ikusarazteko Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, ELKARTUk, hitzaldia antolatuko du datorren asteazkenean, hilak 25, Emakumeen Etxean. Desgaitasuna duten emakumeak: ahalduntzea, autonomia eta indarkeriarik gabeko bizitza hitzaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.
Emakume hauen bizitzetan “askotariko desberdinkeriak” izan dituzte: generoagatik, desgaitasunagatik, gizarte-klaseagatik, mendekotasun ekonomikoagatik, adinagatik, instituzionalizazioagatik… Hitzaldi honen bitartez, arazo horiek sortutako egiturazko bazterketa eta indarkeria egoerak ikusaraziko dituzte eta giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia bultzatzeko deia egingo dute. Alegia, indarkeriarik gabeko bizitza autonomoa eta independientea bultzatu nahi dute.

