Adinekoek jasaten dituzten iruzurrei buruz arituko dira Kasino Zaharran
Asteartean egingo dute hitzaldia, 17:00etan. Sarrera librea izango da.
Adineko jendeari zuzendutako hitzaldi bat antolatu dute datorren asteartean, Kasino Zaharrean. Adineko jendeak pairatzen dituen iruzurrak izango dira hitzaldiaren ardatza. Hitzaldia egiteko ideia adineko jendearena izan da, Iñaki Vielba Udaltzain buruak azaldu duenez. Prebentzio jarraibideak emango ditu Ertzaintzak.
“Kolektibo horrek egindako eskaera bati erantzunez antolatu dugu saio hau, beren egunerokotasunean babestuago eta seguruago sentitzeko tresna erabilgarriak eskaintzeko asmoz”, azaldu du Vielbak. Ertzaintzak adinekoei gehien eragiten dieten iruzur eta lapurreta motak azalduko ditu, eta azaldu dutenez, horiek saihesteko jarraibide praktikoak iragarriko ditu.
“Batzuetan, besarkadak edo esku-estutzeak bezalako keinuekin hurbiltzen dira, eta une horretan, oharkabean, objektu baliotsuak lapurtzen saiatzen dira”, zehaztu du Vielbak. Horregatik, prebentzioaren garrantzia nabarmendu du udaltzaingoak. “Hondarribiko delitu datuak onak badira ere, ezinbestekoa da erne egotea eta prebentzio-neurriak hartzea”.
Hitzaldia 17:00etan hasiko da, eta irekia izango da, bertaratu nahi duen ororentzat.

