FICABeko flimak jasotzeko epea uztailaren 15era arte izango da
Aurten, jaialdiaren 26. edizioa antolatuko dute azaroaren 16tik 21era bitarte, eta zinemaldiak bi sail izango ditu: ofiziala eta hezitzailea.
Oiasso museoak beste urte batez Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren Jaialdia antolatuko du, azaroaren 16tik 21era izango da. 26. ediziorako filmak jasotzeko epea uztailaren 15era arte zabalik egongo da, aurkeztutako lanak formatu digitalean eta arkeologiarekin zerikusia izan beharko dute. Lanak festhome online plataformaren bitartez bidaliko dituzte.
Dokumentala, fikzioa, erreportajea edota ikerketa lanek parte har dezakete jaialdian. Proiektuen edukia arkeologiaren teknikak, etnoarkeologia, ondare arkeologikoa eta kontserbazioa landuko dute. Jaialdiaren oinarriak eta bertan parte hartzeko orria www.ficab.org eta www.oiasso.com webguneetan daude eskuragarri.
Zinemaldiak ohiko legez bi sail izango ditu, ofiziala eta hezitzailea. Jaialdiak hainbat sari banatuko ditu: Zinemaldiaren Sari Nagusia, 2.000 eurokoa; Publikoaren Sari Berezia, 1.000 eurokoa; Genero-ikuspegia sustatzeko EITB saria, 1.000 eurokoa; Hezkuntza Atalaren saria, 750 eurokoa; eta, Zientzia-dibulgazioaren Arkeolan saria.

