Ezker Anitzak Bidasoko osasun publikoaren egoera salatu du Eusko Legebiltzarrean
Eskualdeko osasun publikoa okerrera egin duela salatu du, eta osasun sailburuari exijitu dio arreta hobetzeko berehalako akordioak.
Bidasoa ospitalea Bidasoko osasun publikoaren afera Eusko Legebiltzarrera eraman du Ezker Anitzak. Egungo egoerak okerrera egin duela salatu dute, eta Osasun sailburuari egoera hobetzeko berehalako neurriak hartzea eskatu dio alderdiak. “Gaur egun arazo berberek jarraitzen dute, eta herritarren atsekabea gero eta handiagoa da, beren egunerokoan kudeaketa txarra, profesional falta eta behar bezalako azpiegitura falta jasaten baitituzte”, salatu du Jon Hernandez Hidalgok, Ezker Anitzako Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak.
Egoera kaxkarra ez da egun batetik besterako afera, herritarrek hilabeteak daramatzate osasun publikoaren egoera txarraren narriadura eta konponbiderik eza adierazten. “Herritarrak mobilizatzen eta irtenbideak eskatzen ari dira, eta Sailaren erantzuna orain arte bete ez dituzten promesak mahai gainean jartzea izan da ”.
Hori dela eta, Ezker Anitzak salatu du Eusko Jaurlaritzak sistematikoki herritarrei egindako akordio eta promesa guztiak urratzen dituela. “Ezin izan nuen beste alde batera begiratzen jarraitu eskualde honetan osasungintzak dituen premia larriekin”, adierazi du alderdiko bozeramaileak.
Osasun sailburuari pediatriako arreta hobetzeko akordioak, eskualdeko osasun-zentroak langileez hornitzea eta osasun-azpiegiturak hobetzea berehala bete ditzala eskatu dio. Egoera horren aurrean, Osasun Bidasoa Plataformaren mobilizazioei berriro ekiteko deia egin du.

