Elkarrekin Irunek San Migel-Anakako urbanizazioa etxebizitza publikoaren politiken mugarri izatea eskatu du
Gainera, 887 etxebizitza publikoen urbanizazio lanen atzerapena aitortzea exijitu dio udal gobernuari.
Elkarrekin Irunek San Migel-Anaka eremuan eraikiko dituzten 887 babes ofizialeko etxeak etxebizitza publikoaren politikak bizkortzeko inflexio-puntua izatea eskatu du. Proiektu honek Irungo ehunka familiari etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzen lagunduko duela adierazi du alderdiko Thania Pazos ordezkariak. “Eremu urbanistiko honen blokeoaren desblokeoa aurreko legealdian Podemosek egindako bultzada politikoari esker lortu zen”, nabarmendu du.
Hala ere, alderdiak argi du proiektu honek izan duen “atzerapena historikoa” dela. “San Miguel-Anaka atzerapen onartezin baten adibidea da. Hiriak lau hamarkada daramatza eremu honen zain”, gaineratu du. PSE-EE-k barkamena eskatuko beharko lieke bizilagunei urte luzez egon diren blokeoen eta atzerapenen ondorioz proiektua askoz lehenago aurrera ez eramateagatik. “Orain bermatu behar da etxebizitza babestuak lehenbailehen eraikitzea eta etxebizitza Irungo herritarrentzat arazo izateari uztea”.

