Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herriko artista eta arte guneen zerrenda digitalak osatu nahi ditu udalak

Herriko artisten zerrenda digitala eta webgunea osatzeaz gain, hiriko arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua osatzeko deialdia ere zabaldu dute.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia
2026/03/13

Hondarribiko Udalak herriko artisten zerrenda digitala eta webgunea osatzeko deialdia martxan jartzearekin batera, hiriko arte guneen zerrenda digitala zein plano inprimatua osatzeko deia ere abiarazi du. Lehenaren helburua “Hondarribiko talentua bateratu eta ezagutaraztea” da, baita etorkizuneko egitasmo kulturaletarako oinarria sortzea ere. Izan ere, sortuko duten zerrenda horren bidez herriko sormen komunitatea ikusgarri egingo dute, eta hortaz, artista bakoitzaren profila Hondarribia kulturako webgunean jarriko dute herritarrek zein interesa duen orok kultur sarea hobeto ezagutu dezan.

Aipatutako herriko artisten zerrenda digitala eta webgunea osatzeko deialdia diziplina guztietako sortzaileentzat dago zabalik, eta herrian bizi diren eta lotura artistikoa duten sortzaile guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Ortzi Alonso, kultura zinegotzia: “Hondarribiko sormen komunitatea ikusgarri egitea gure lehentasunen artean dago. Zerrenda honen bidez ezagutza eta harremanak indartu nahi ditugu, eta gure artisten lana balioan jartzeko aukera emango digu. Herritarrek eta interesdunek gure kultura sarea modu erraz eta erakargarrian ezagutu ahal izango dute”.

Bertan parte hartzeko, artista bakoitzak honako datuak helarazi beharko ditu: argazki pertsonal bat, izen abizenak, jaiotze data, jaioterria, biografia laburra eta kontakturako datuak –webgunea, sare sozialak, korreoa eta telefono zenbakia–.

Bestalde, arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua osatzeko deialdiaren helburua “Hondarribiko sormen ekosistema ikusgarri egitea, arte espazioen presentzia indartzea eta herritarrei zein bisitariei informazio eguneratua eskaintzea” da Alonsorekin aburuz.

Gauzak horrela, arte guneek datu hauek bidali beharko dituzte: espazioaren izena, argazki bat, helbidea, arduradunaren izena, kontaktua, webgunea, sare sozialak, espazioaren deskribapen laburra eta zerbitzu osagarriak.

Zerrenda batera zein bestera apuntatu nahi duenak, eskatutako datuen gain, baimen orria sinatuta bidaldi beharko du datuak eta irudiak webgunean eta proiektuarekin lotutako euskarrietan argitaratzeko baimena emateko. Hilaren 30a baino lehen bidali beharko dira datu guztiak helbide elektroniko honetara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.