26.000 bidaiari baino gehiago izan ditu aireportuak otsailean
Orotara, 329 operazio zenbatu dituzte otsailean aireportuan, 2025eko otsailean baino %9,2 operazio gutxiago.
Berriki emandako datuen arabera, otsailean aireportuan 26.228 bidaiari izan dira, 2025eko otsailarekin alderatuta, %8,3 bidaiari gutxiago.
Operazioei dagokienez, berriz, 329 aireratze eta lur hartze zenbatu dituztela jakinarazi dute, iazko otsailean baino %10,8 gutxiago. Urtarriletik zenbatuta, baina, 643 izan dira aireportuan izandako operazioak. Hortaz, 2025eko urtarrilean zein otsailean aurten baino operazio gehiago egin ziren.
Bidaiarien zenbatekoan ere bada alderik, 2026ko lehen bi hilabeteetan 54.526 bidaiari zenbatu baitituzte aireportuan, 2025eko lehen bi hiletan baino %2,4 gutxiago

