Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Hondarribia eremu tentsionatu izateko prozedura abiatu du udalak

Diagnostikoa eta ekintza plana aurkeztu ditu Hondarribiko Udalak, eta orain, herritarren proposamenak jasoko ditu, apirilaren 13ra arte.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/03/12

Hondarribiko Udalak udalerria bizitegi merkatu tentsionatuko eremu izendatzeko prozedura hasi du. Lehenengo urratsa herritarren proposamenak jasotzea izango da, eta horretarako diagnostikoa eta ekintza plana ahalbidetuko ditu udalak. Proposamenak eta oharrak egiteko aukera apirilaren 13ra arte luzatu dute.

“Udalaren asmoa da Hondarribia Etxebizitza Merkatu Tentsionatuko Eremu izendatzeko eskaera lehenbailehen formalizatzea, etxebizitza-merkatuan esku hartzeko tresnak aktibatu eta herritarrei etxebizitza eskuragarriagoa bermatzeko”, azaldu du udalak ohar bidez.

Diagnostikoaren harira, GISLANek ezarritako hiru irizpideetatik bi betetzen ditu. Diagnostiko horrek ondorioztatu du etxebizitzaren prezioen igoera eta herritarren erosahalmena gero eta desorekatuagoak daudela. “2018 eta 2023 artean alokairuaren batez besteko prezioa %19,7 igo da; hau da, KPIaren metatutako igoera (%16,5) baino 3,2 puntu gehiago”. 

Irizpideak beteta, praktikan alokairuen prezioak mugatuko lituzke eremu tentsionatuaren izendapenak. Funtsean, alokairuaren gehiegizko prezioagatik, herritarrek haien errentaren zati handiegi bat bideratu behar dute horretara, eta izendapenarekin, udaletxeak lanabesak edukiko lituzke hori bera mugatzeko.

Ekintza plana prest

Diagnostikoarekin batera, ekintza plana aurkeztu du Hondarribiko Udalak. Bi txosten horien herritarren proposamenak jaso ondoren, Udal gobernuak behin betiko dokumentua prestatu eta Tokiko Gobernu Batzarrak onartu ondoren, Eusko Jaurlaritzari bidaliko dio, dagokion dekretua eman dezan.

Hurrengo astean sakonago landuko du HITZAk gaia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.