Bidasoa Bizirik-ek Formakuntza Profesionalaren Azoka antolatuko du Ficoban
Datorren apirilaren 21ean egingo den azokan, eskualdeko lanbide heziketa zentroen eskaintzak jasoko dituzte Irungo eta Hondarribiko ikasleek.
Bidasoa Bizirik-ek, Irungo eta Hondarribiko Udalen elkarlanarekin, Formakuntza Profesionala sustatzeko azoka antolatuko dute. Eskualdeko ikasleek Lanbide Heziketa zentroen eskaintza izango dute, hala nola, Bidasoa LHII, Plaiaundi LHII, Irungo La Salle eta Mendibil formakuntza zentroa. Azokan, irakasleekin eta gaur egun ikasten dauden ikasleekin hitz egiteko aukera iznago dute gazteenek, izan ditzaketen zalantzak eta informazioa argitzeko.
Eskaintza zabala izango dute, eta arlo askotariko eskaintzak izango dituzte eskuragarri. Farmazia, medikuntza eta nutrizioa, informatika, administrazioa, haur hezkuntza, marketing, mekanika, robotika, mantenimendu elektromekanikoa, elektronika, elketrizitatea eta aroztegia izango dira eskainiko dituzten ikastaroak.
Lanbide Heziketako zentroek bisitak antolatuko dituzte, eta ordu eta erdiko lau txanda egingo dituzte. Txanda bakoitzean 160 eta 180 ikaslek parte hartuko dute. Horrela, jarduera parte hartzaileagoa eta antolatuagoa izatea espero dute.
Nuria Alzaga Bidasoa Bizirik-eko presidenteak azoka honen garrantzia goraipatu du. “Azoka honek gazteei etorkizuneko aukerak eskaintzen dizkie, gainera eskualdean”, azaldu du. Bide beretik, Estitxu Uztizberea presidenteordeak azoka honen bitartez, “ikasleei erakutsi nahi diegu bertan dituzten aukerak zeintzuk diren”.

