Anaka-San Migel obren hasiera ospatzeko jaia apirilaren 11ra atzeratu dute
Larunbaterako, hilak 14, iragarrita dagoen jai herrikoia atzeratu dute, eta datorren astelehenean urbanizazio-lanei ekingo diote.
Datorren astelehenean, hilak 16, Irunen azken urteotan egin den proiektu handienaren lanak hasiko dituzte. Anaka-San Migel eremuan Babes Ofizialeko 887 etxebizitza eraikiko dituzte, eta urbanizazio-lanen hasiera ospatzeko Julian Sanchez parkean jai herrikoia iragarri zuten larunbaterako, hilak 14. Gaur, aldiz, jai eguna apilaren 11ra atzeratuko dutela iragarri dute. Egitarauaren aldetik, ez dute aldaketarik egingo.

