Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Marlaxka Xake Klubeko emakumeek Eihartze Buiza izan dute erreferente

Maila altuko jokalaria da bizkaitarra, eta hainbat garaipen ditu zorroan. Kolokio bat eskaini zuen astelehenean Kasino Zaharrean.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/03/11

Marlaxka Xake Klubak eta Emeki emakumeen taldeak harreman estua dutela erakusten jarraitzen dute. Martxoak 8ko egitarauaren barnean, urtero moduan xake ttopara egin zuten, baina hori ez ezik, kirolaren inguruan bildu ziren emakumeak astelehenean ere. Eihartze Buiza xake jokalaria gonbidatu zuten, kolokio bat ematera.

Kasino Zaharrean elkartu ziren. Buiza ez da nolanahiko jokalaria. “Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak, Espainiako sub-16 eta sub-18 txapelketetan bigarren postua, Espainiako emakumezko absolutuaren hirugarren postua, eta duela pare bat urte Espainiako laugarren postua eta Iberoamerikako txapelketan bigarren postua lortu zituen. Gainera, bere ibilbidea Nafarroako emakumezko promesak prestatzen konbinatzen du”, azaldu dute Marlaxka Xake Klubetik. 

Beraz, Buizaren esperientziaz baliaturik, bertaratutakoek hainbat galdera egin zizkioten. “ELOari, joko erritmoei, txapelketen motari, baita porrotei eta nerbioei nola aurre egiteari buruz galdetu zioten. Horrez gain, xakean emakumeen aurkako jokabide matxistaz mintzatu ziren”. 26 urteko xake jokalariak galderak erantzun zituen, eta bere bizipenez mintzatu zen. Lau urterekin hasi zen xakean, eta azaldu zuen “nola pasio honek bere bizitza bete egiten duen oraindik”.

Marlaxka klubak ekitaldi honekin emakumezkoen talentua eta kirolean berdintasunaren aldeko borroka aitortu nahi izan ditu, aurreko urteetako omenaldiak jarraituz. “Kolokioa giro hurbileko eta aberasgarria izan da, eta erakusten du xakea tresna ezin hobea dela inspiratzeko, hezteko eta berdintasunaren alde aurrera egiteko”, azaldu dute. Aurkezpena egin ostean, Eihartzek argazki batzuk erakutsi zituen, bere jokalari ibilbideko une garrantzitsuenak erakutsiz: txapelketak, bidaiak eta oroitzapenak. “Horrek aurkezpenaren ostean sortu zen galderak egiteko tartea lagundu zuen”. 

Erreferenteak sortzea

Xake eskolako koordinatzaile Goio Uriarteren ustez, horrelako ekitaldiak funtsezkoak dira erreferenteak sortzeko. ““Xakean, pieza bakoitzak bere balioa eta momentua du, eta gure klubak nahi du neska guztiek taulako protagonista izan daitezkeela jakin dezaten”, esan du Uriartek.

Kolokioarekin amaitzeko, klubeko jokalari den Nora Lera Cuñadok lore sorta bat eman zion Buizari. Horrez gain, bertaratutako denek sinatutako txartel bat eta omenaldi moduan egindako plaka bat eman zizkioten, haien eskerrak erakutsiz.

Marlaxka Xake Klubak ateratako argazkiak:

Eihartze Buiza izan da Marlaxka Xake Klubeko emakumeekin. Hondarribia (2026-03-09)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.