Loaren funtzionamendua eta insomnioaren eragina azaltzeko hitzaldiak antolatu dituzte
Ahalduntze Eskolaren baitan, Laura Ramudok eta Julia Herrerok 'Loaren higienea' tailerra antolatu dute, lehenengo saioa bihar, hilak 12, izango da Emakumeen Etxean.
Ahalduntze Eskolaren tailerraren baitan, Loaren higienea hitzaldi zikloa antolatuko dute. Hitzaldien helburua loaren funtzionamendua eta insomnioan zer faktorek eragiten duten ulertzea da. Laura Ramudok eta Julia Hererok lau saio antolatu dituzte datozen hilabeteotan. Eduki praktikoen, teknika kognoszitiboen eta talde-dinamiken bidez, atsedenaren kalitatea hobetzeko eta psikofarmakoen erabilerarako alternatiba osasungarrien inguruan hausnartzeko tresnak eskainiko dira.
Lehenengo saioa, bihar, hilak 12, izango da Emakumeen Etxean, 18:00etatik aurrera. Datorren saioak apirilaren 22an eta 29an eta maiatzaren 6an izango dira, eta saioetarako sarrera librea izango da lekua bete arte.

