Emakumeen lehenengo Errugbi Eguna antolatuko dute Hendaian
Txingudi Errugbi Taldeak eta Stade Hendayaisek antolatuta, adin guztietako emakumeak bilduko dira larunbat honetan, hilak 14, Hendaiako Ondarraitz zelaian.
Txingudi Errugbi taldeak emakumeen kirolarekiko duen harremana sendoa erakutsi du berriro ere. Lehenengo aldiz, Stade Hendayaiserekin batera, Emakumezkoen Errugbi Eguna antolatuko dute Ondarraitz zelaian larunbat honetan, hilak 14. Goizean zehar, 10 urtetik gorako errugbia probatu nahi duten neska guztiak bilduko ditu, baita gazteenen haurren amen taldea ere. “Adin guztietako emakumezko jokalariak elkartu nahi ditugu”, adierazi dute antolatzaileek.
Goizean hezitzaile tituludunek eta jokalari esperientziadunek hainbat tailer egingo dituzte, eta plakajerik gabeko 5eko errugbi partidak ere egingo dituzte. “Errugbia edozein adineko emakumerentzat eskuragarria dela erakutsi nahi diegu interesa duten gazteei”. Eguerdia baino lehen ostiraletan elkartzen den amen taldea partida bat jokatuko du Bera Berak eratutako Blasfemmes taldearen aurka, eta partida amaitzean, denek batera bazkalduko dute.
14:00etan, Entente de la Nivelle 18 urtez azpiko taldeak Hazparneren aurka jokatuko du, Akitania Berriko txapelketaren baitan. Partida hura bukatu eta berehala, 15.30ean, Biok Txingudik Uni Bilbo B-ren aurkako partida izango du. Larunbatekoa egun polita izatea espero dute antolatzaileek.

