Pintaketa arrazistak eta faxistak egin dituzte Guadalupen
Asteburuan egin dira, eta horren harira, Hondarribiko Udalak bere gaitzespena erakutsi nahi izan du.
Pintaketa faxistak egin dituzte asteburuan Guadalupeko komun publikoan. Inmigrantes fuera eta Stop islam leloak idatzi dituzte. Horren aurrean, Hondarribiko Udalak bere gaitzespena erakutsi nahi izan du. “Halako mezuak onartezinak dira, eta gure herriak defendatzen dituen errespetuaren, berdintasunaren eta bizikidetzaren aurkako eraso zuzena dira”, azaldu du udalak ohar bidez.
“Mezu horiek idazten dituztenek erabateko itxikeria agerian uzten dute, eta aldi berean gizakiok bizitza hobe baten bila mugitzeko dugun oinarrizko eskubidea ahazten dute. Izan ere, gaur egun munduko hainbat lekutatik datozen pertsonek egiten duten bezala, milaka euskaldunek ere bere garaian geure herria utzi behar izan zuten, etorkizun duin baten bila”. Udalaren ustez, Hondarribia herri irekia, anitza eta errespetuzkoa da, eta argi utzi nahi izan dutela onartuko inor bere jatorriagatik edo arrazagatik iraintzea.
Pintaketak ezabatzeko agindua eman du udalak, eta herritarrei errespetuz jokatzeko eskatu die.

