Ostiral honetan hasiera emango diote 'Konekta sessions' programari
Clemos, Ramos, IBYLEVL eta N97 bikotea izango dira programako lehenengo protagonistak, eta musika elektronikoa jarriko dute Urdanibia plazan, 17:30etik 22:00etara.
Musika elektronikoak Urdanibia plaza hartuko du ostiral honetan, hilak 13, 17:30etik 22:00etara. Konekta Sessions programaren inaugurazio-eguna izango da. Programa honek aukera ematen die gazte talentuari plazaratzeko, eta lehenengo saioaren oinaarria musika elektronikoa izango da. Martxotik maiatzera bitarte, hilean hiru orduko saioak egingo dituzte; egun bakoitzeko Bidasoaldko hiru DJk osatuko dute. Zabalkundea ahalik eta handiena izateko saioak Gazteria zerbitzuaren YouTubeko kanalean ikusteko aukera egongo da. Clemos, Ramos, IBYLEVL eta N97 bikotea izango dira taularatzen lehenak.
Musika elektronikoaren hainbat estilo entzuteko aukera izango dute. Arratsaldeko lehenengo DJ Sergio Clemos, Clemos izenez ezaguna izango da. 23 urteko irundarrak House musika estiloajarriko du zikloari hasiera emateko. Jarraian, Ander Ramosek, Ramos izenez ezagutua, ere bide beretik jarraituko du, eta nahiz eta, Hardtechno delakoan hasi, egun House estiloaren aldeko apustua egin du.
Arratsaldeko hirugarren protagonista Ibai, 20 urteko hondarribiarra, izango da. IBYLEVL ezizenez ezagututa, House estiloaren hainbat adar arakatu ondoren, Tech House-aren nortasun handiagoko soinuetara eboluzionatu du. Arratsaldeari amaiea emateko, Irune Muguruzak eta Iñigo Jimenez osatutako bikote irundarra Bidasoa Behereko elektronikaren erreferenteak direla egiaztatuko dute.
Hurrengo saioak apirilaren 10ean eta maiatzaren 29an izango dira, eta bertan parte hartu nahi duten 18 eta 30 urte arteko pertsonel izena eman dezakete udal webgunean.

