Lurdes Iriondo 'Ez gera alferrik pasako' dokumentala, CBAn
Dokuirun zinema dokumentaleko programaren baitan, Lurdes Iriondoren bizitza kontatzen duen dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan, hilak 13, 19:00etan.
Dokuirun zinema dokumentaleko programak ekoizpen hibridoak, esperimentalak eta gai sozialak jorratzen ditu, eta horren baitan, Lurdes Iriondoren bizitza kontatzen duen Ez gera alferrik pasako dokumentala proiektatuko dute. Saioa ostiral honetan, hilak 13, izango da CBAn. Inge Mendiorozek zuzendutako dokumentala euskaraz eskainiko dute, gaztelaniazko azpitituluekin. 19:00etan hasi, eta proiekzioaren ondoren zuzendariak eta Idoia Garzes gidoilariak solasaldia egingo dute. Sarrerak 5,65 euroan eskuratu. daitezke udal webgunean.
Lurdes Iriondo euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea izan da. Abeslaria izateaz gain, transmisioarentzat haurrak ezinbestekoak izan zirela ulertu zuen eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.

