Zorterik gabeko asteburua Txingudirentzat
Zaisa Txingudik 15 jokalari besterik ez zituen izan Bilbon, eta Uni Bilbo C-ren aurka 38-22 galdu zuten; Biok Txingudik, berriz, porrot gogorra izan zuen Geurea taldearen aurka, Plaiaundin (0-56).
Ez da zorioneko asteburua izan Txingudi Errugbiko taldeentzat. Asteburu honetan jokatu duten hiru taldeek porrot gogorrak izan zituzten. Jokatzen lehena, Zaisa Txingudi izan zen. Etxetik kanpoko partidan, Bilbon, Uni Bilbo C-ren aurka galdu zuen. 15 jokalari besterik ez zituzten jokatzeko prest, eta nekearen ondorioz, ezin izan zuten bilbotarrak mendean hartu. Beroketan, jokalari bat min hartu zuen etaa hamalaurekin jokatu behar izan zuten partida. Hasiera onaren onodrioz, minutuak aurrera egin eta nekea somatzen hasi ziren Txingudiko jokalariak. Bilbotarrek jokoan gora egin zuten, eta azkenean 38-22 irabazi zuten. Punturik lortu ez, eta sailkapenean postu bat behera egin dute mugaldekoek.
Biok Txingudiko emakumeek ere ezin izan zuten ezer gutxi egin larunbateko partiddan. Geuria taldearen bisita jaso zuten Plaiaundin, eta nahiz eta partidari ilusioz ekin, jokoan hainbat gabezia izan zituzten. Berriro ere, ahuleziatik indarra atera zuen etxeko taldeakbere jokoa garatu eta aukerak sortzeko. Tamalez, ezin izan zuten puntu bakar bat bera ere lortu, eta 0-56 amaitu zen norgehiagoka. Datorren jardunaldia berezia izango da, Uni Bilboren aurkako partida Hendaian jokatuko baita.
14 urtez azpiko taldeak lehenengo faseko azken jardunaldia jokatu zuen Riojaren aurka, etxetik kanpo. 24-5 galdu zuten Txingudiko infantilek. Sailkapenean seigarren postuan izanik, aurki hasiko den bigarren fasean goiko postuetako taldeen aurka jokatuko dute. Datorren igandean, fase berriko lehenengo jardunaldia izanhgo dute Donostian, Bera Beraren aurka. Irabaziz gero. finalerdietarako sailkapena lortuko lukete.

