Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Irungo auzoak elkarlanean bilduko ditu Korrikak

Auzo elkarte guztiak bildu eta Korrikaren eguna ospatuko dute martxoaren 21ean. San Juan plazan egingo dute ospakizuna, baina auzo guztietatik egingo dira bertaratzeko zutabeak.

Urko Iridoy Alzelai
Irun
2026/03/09

Irungo Korrika eguna aurkeztu dute, eta lehen aldiz, hiriko auzo elkarte guztiak elkartuko dira. AEKren ekimenez, Korrika Irundik pasako da, martxoaren 24ean, goizeko ordu txikietan. Baina Korrika pasako den egunaz gain, ekitaldi gehiago egingo dira euskararen aldeko egitasmoaren harira. Horien artean, Korrika eguna. Martxoaren 21ean izango da Korrika eguna, eta AEK bultzatuta izan arren, hainbat eragilek parte hartu dute eguna prestatzen, auzo elkarteek bereziki.

Irungo erdiguneko auzo elkartean egin dute aurkezpena. “Lehenengo aldiz egindako lankidetza izan da, AEKren eta auzo elkarteen artekoa. Uste baino hobe joan da dena, eta fruitu ederrak jaso ditugu”, azaldu du Maddi Sanz Bidasoko Korrika arduradunak. Duela bi urte Korrika Irundik atera zen, eta horren harira asko ikasi zutela diote AEKko kideek. Aurten, beste antolakuntza mota batean pentsatu behar izan dute, xumeagoa agian. “Auzo elkarteek inoiz baino presentzia gehiago izango dute”.

Auzo elkarteen aldetik, oso positibotzat jo dute egindako elkarlana. “Urte askoz hainbat auzo elkarteek euskararen aldeko egitasmo ezberdinak egin ditugu, hala nola Euskaraldiaren harira, euskararen egunean edo duela bi urteko Korrikan. Guk oso argi dugu auzoak eremu aproposak direla euskara jorratzeko”, adierazi du Mikel Valerok, Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteko kideak. Auzoen garrantzia nabarmendu nahi izan du elkartekideak: “Irunek auzoetan funtzionatzen du, eta auzo asko gara. Gainera, auzo guztietan auzo elkarteak ditugu, eta auzo komunitatea oso indartsua da”.

Hiru zutabe

Dagoen mugimendua aprobetxatzeko, Korrika egunaren oinarria izango dira auzoak. Hainbat zutabe antolatuko dira, auzoak elkartzeko eta denak pixkanaka erdigunera bideratzeko, San Juan plazara. “Auzoetan gauzak antolatuko ditugu lehenagotik, eta ondoren, elkarrekin, batera joango gara. Irungo auzo elkarteak hor gaude, baina elkarrekin gauza gutxi egiten ditugu. Arrakasta handia da egin duguna egitea, denak elkartzea. Esango nuke lehen aldia dela horrelako zerbait egiten dugula”, esan du Valerok. 

Hiru zutabe antolatuko dira. Lehenengoa: Landetxa, Belaskoenea, Oñaurre eta Lapitze. Bigarrena: Urdanibia berri, Anaka, Puiana, San Migel, Antzaran, Piñudi eta Erdigunea. Hirugarrena: Artia, Behobia, Dunboa eta Santiago. “Asmoa da 13:30earako hiru zutabeak San Juanen biltzea, eta bertan eguna luzatuko dugu. Egunaren programazio osoa hurrengo egunetan aurkeztuko dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.