Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Martxoak 8

Oholtzatik at ahotsak altxatzen

Musikaren sektorea erabat maskulinizatuta dagoen arren, azken urteotan gero eta emakume gehiago igo dira oholtzara. Emakume taldeen loraldia eman den arren, askok oraindik ere erasoak jasaten dituztela salatu dute.

Gorka Correyero Llamas
Bidasoa
2026/03/06

Espazio bat bereganatzeko borroka egin behar dute askok eta askok, bizitza horrelakoa omen da. Oholtzak musikaren arloan oso maskulinizatuak egon dira betidanik, zer esanik ez teknikari postuak. Zorionez, egun, egoera bestelakoa da eta gizonen espazio horiek bereganatu dituzte Euskal Herriko emakume artistek. hitza Oarsoaldeko eta Bidasoko lau artistarekin bildu da Martxoaren 8aren atarian. Lide Hernando abeslari eta gitarra jotzaileak, Eneritz Furyak ekoizle eta konpositoreak, eta The Iiingles taldeko Oihane Bengoetxea baxu jotzaileak eta Maider Peluaga gitarra jotzaileak gaur egun Euskal Herriko panoraman bizi dutena kontatu dute. 

Laurek argi dute azken urteotan egoera hobetu dela, eta plaza hartzea emakumeen lana izan dela. Emakume artisten loraldiak haziak landatu ditu oholtzan. «Betidanik izan dira emakumeak oholtza gainean, baina gaur egun duten ikusgarritasuna ez dute orain arte izan», adierazi du Bengoetxeak. Ikusgarritasunean dago fokua. Ahobatez uste dute emakumeek osatzen duten taldeen loraldia eman dela Euskal Herriko panoraman, datuak hor daude. «Horrek ez du kentzen karteletan gutxiengoa izaten jarraitzen dugula», dio Hernandok. Bide beretik, Eneritz Furyakek argi du besteek egingo ez duten lan zikin hori egiteko ardura hartu dutela, saretzekoa.

Jaialdietan gizonen taldeen eta emakumeen taldeen arteko aldea oso handia da. «Kasu onenean emakumezkoen taldeen kopurua %40ra iritsiko da, baina inoiz ez parekide izatera». Hernandok ez ditu ahaztu nahi izan Euskal Herrian antolatzen diren jaialdi feministak, baina salbuespen dira. «Orokorrean, egoera iraultzeko eta forjatzeko egiten diren jaialdiak izaten dira». Jaialdi horiek ere oso baliagarriak dira emakume musikarien arteko harremanak eraikitzeko eta gazteak animatzeko.

Saretzerik gabe, jai

Emakume artisten loraldia ulertzeko gakoa saretzea da. Urte asko daramatzate elkar laguntzen eta elkarren berme izaten. Edozein erasoren aurrean emakumeak elkartu, eta berehala eraso oro salatzen dute, adibidez. Erabateko konpromisoa dute. «Horrela bakarrik lortuko dugu espazio legitimoa». Hernandoren hitzak dira horiek; musikan ibilbide luzea duen arren, espazio eta onartze hori borrokatzeko bide luzea egin behar dutela dio. Saretzeak euren arteko konplizitatea eta babesa ekarri du, gazteak eta helduak batera doaz. «Hala ere, parekidetasun natural batetik heltzeko urrun gaude oraindik».

Horren eredu dira oholtza gainean jasan behar izan dituzten erasoak. Furyakek horren gaineko gogoeta egin du: «Emakume musikarion artean partekatu izan dugun kezka da, ez ote garen geure buruari presio handia jartzen diogunak». Nahiz eta oholtza gainean matxismoa zuzenean «bortizki» ez jasan, psikologikoki duten segurtasun eza salatu nahi izan dute. «Batzuetan, nire burua nik nahiko nuena baino gehiago behartzen dut», gaineratu du Hernandok. 

Kontzertuaren aurreko urduritasunaz gain, hamaika galdera egin behar dizkiote euren buruari: «Zergatik egon behar gara gu eszenatokian?». Peluagak horren harira honakoa gehitu nahi izan du: «Horrek ere gugan zalantzak sortzen ditu, une oro ari gara gure lana epaitzen eta zalantzan jartzen».

Galdera ugari, erantzun gutxi

Publikoak izan dezakeen jarrera aldatzeko erantzukizuna gizarte osoaren lanketa da. «Gizarteak lan handia behar du berdintasuna lortzeko, eta azkenaldian aurrera egin ordez, eskuin muturrak atzerapausoak ematea eragin du». The Iiingles taldeko kide hondarribiarrek gertutik bizi dute berdintasunaren auzia, «munduan ez bada berdintasuna bermatzea lortu, gure herrian oraindik eta gutxiago». 

Oholtzan erabateko berdintasuna izango balitz, emakume artistek ez lukete «iruzurgilearen sindromea» aipatuko. Zoritxarrez, egoera oso bestelakoa da. Artista guztien ahotan izan da gaia: «Ausardiari dagokionez trabak jartzen ditu». Azken hilabeteotan Hernandok oso presente izan du hori Fermin Muguruzarekin batera egindako biran. «Orain arte ez nuen iruzurgilearen sindromea sentitzen, espazio handietan milaka pertsonaren aurrean jo behar izateak sindromea piztu dit», aitortu du: «Atzeraka egiten ninduen indarra zen». Galdera ugari egin behar izateak, psikologikoki lanketa handia eskatzen du. «Merezi dugu?» esate hutsak, iruzurgilearen sindromea agerian uzten du haren ustez.

«Ez nuen espero zuek horren ondo jotzea». The Iiingleseko kideek askotan entzun behar izan duten esaldia da. «Nik uste dut guregana hurbiltzen direla gizonezkoen talde batera hurbiltzen ez diren moduan», argitu du Peluaga hondarribiarrak. «Gizonezkoek ez dute emakumeok sufritzen dugun zapalkuntza hainbeste sufritzen», adierazi du Hernandok. 

The Iiingles taldea 2020an sortu zen, eta bertako taldekideek 16, 17 edota 18 urteko mutil gazteek egiten duten bidea 30 urterekin hasi zuten, alegia, taldea sortzeko lehen urratsa egin zuten adin horrekin. Nahi eta ezin. Hala ibili dira urte luzez taldea sortu arte. Oraindik ere ikaste prozesuan murgilduta dihardute taldekideek. Behin kontzertu batean izan zuten pasadizoa komentatu dute. «Teknikoak asmo txarrez esan zigun, ea nola ez ginen gai musikako oinarrizko teknika jakiteko».

Hitzek ekintzek baino indar handiagoa dute askotan. Ahultasuna batzuentzat tabua dela dio Hernandok, «nola erakutsiko dugu bada ahultasun edo zaurgarritasun hori?». Emakumeak emozioen kudeaketarekin zintzoagoak direla esan dute laurek. «Gizonezkoak eroso daude, eta ez dute emakumeok egin behar dugun lanketa gehigarria egin behar. Gizonek, psikologikoki gaizki pasa arren, ohituago daude emozioak ezkutatzera eta aurrera egitera», gehitu du. Gizonezkoak emozioak ezkutatzen ari diren bitartean, emakumeek dena partekatzen dute euren artean.

Ahanzturan erortzeko beldurra

Eneritz Furyakek emakumeen artean duten saretzearen garrantzia nabarmendu du. «Gazteek ere urteak daramatzagun artistokin bat egin dute, eta haiek ere gaiarekiko kontzientzia handia dutela nabarmendu nahiko nuke». Hasi zeneko urteak gogoratu ditu, eta garai hartan emakume bat oholtzan ikustea «arraroa» zela adierazi du. «Ez nuen ulertzen, eta sexista iruditzen zitzaidan emakume bat oholtzan ikustean seinalatzea». Oso iraingarria zen halakoak bizitzea, hausnartzeko gaia da. «Aldiz, kontzientzia hartzen zoazenen heinean, konturatu zara benetako egoera zein den eta pertsona guztiek ez dutela aukera bera».

Gazteek orain arte egindako lanari jarraipena emango diote, eta prest daude «lekukoa» hartzeko. Indartsu datoz belaunaldi berriak, nahiz eta jakin musikaz bizitzea oso zaila dela. Guztiek argi dute musikaz bizitzea zaila bada ere, emakume izanik are zailagoa dela. Profesionalizazioarekin eta eskatu beharko lituzketen baldintzekin lotura duten ideiak dituztela uste du Furyakek. Hori gutxi ez, eta amatasunaren gaiak emakumeen ibilbidea «asko baldintzatu» dezake. Hernando, nahiz eta ama ez izan, argi du ama izateak halabeharrez gutxienez urtebetez eszenatokietatik kanpo utziko lukeela. «Musika oso lan fisikoa da. Amatasunak eragiten duen egoera fisikoaz gain, emakumezkook erorketa emozionalak eta gure mina ditugu», nabarmendu du.

Teknikari postuetako loraldia

Emakumeek oholtzara igotzeko dituzten zailtasunetatik haratago, sektorea bera oso maskulinizatuta dago. Oholtza gainean geroz eta emakume gehiago igotzen ari diren bezala, teknikari lanak egiteko hainbat emakumek horren aldeko hautua egin dute azken urteotan. Gutxi badira ere, batzuk badira Euskal Herrian. Tokia egiten ari dira apurka.

«Emakumeak badaude, baina atzetik hariak mugitzen dituztenak gizonezkoak izan ohi dira», uste du Furyakek. Argietan gero eta gehiago daude, lauzpabost-edo badaudela gehitu du Hernandok. «Gazte gehiago ari dira sektorean murgiltzen, eta horrek asko pozten nau», esan du Hernandok. Horien agenda oso beteta dagoenez, zaila da haiekin elkarlanak lortzea.

The Iiingles taldekoek sortutako diskoa argitaratzean argi izan zuten estudioko lana emakume batek egin behar zuela. «Ez dugu tarterik topatu haiekin grabatzeko». Orokorrean, teknikoen arloan gizonen eta emakumeen aldea «izugarria» dela dio Furyakek. «Ez diete behar duten lekua ematen emakumeei», gehitu du.

Musikaren arloan diharduten emakumeak oztopo lasterketa batean murgilduta daude. Oztopoei aurre egin behar izateak nekea eragiten du askotan. Nekearen ondorio garbiena erretiroa da emakume askorentzat. Hernandoren kasuan, laster erretiroa hartuko duelaren susmoa du. Urte asko daramatza proiektu batetik bestera atseden hartu gabe. Liher taldea utzi, eta atsedenik hartu gabe Bele proiektuan murgildu zen duela urte batzuk. «Orain disko berriaren aurkezpen bira bete-betean nago, baina nik uste dut bira bukatzean atseden hartzeko unea izango dudala». 

«Oholtzak gureganatzeko egiten dugun lanak erretzen gaitu», adierazi du Bengoetxeak. Euskal Herrian musikaz bizi ahal izateko pribilegioa izan duten gehienak gizonezkoak izaten jarraituko dute haren aburuz. «Esku batez Euskal Herriko artista handienak kontatzeko esango balidate lau gizon eta emakume bat izango lirateke», gehitu du Hernandok. Teknikari postuek ere emakumeen loraldia behar dute, eta bertan ere haziak landatzen utzi behar diete.

Erlazionatutako edukia“Gauzak aldatzen joan dira, bereziki gugandik”“Denok sinistu behar dugu gizarte feminista batean”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.