"Denok sinistu behar dugu gizarte feminista batean"
Musikaren munduan egunerokoan borrokan dabiltzan emakumeekin bildu da HITZA M8aren atarian. Hondarribiko The Iiingles taldearekin ere izan da HITZA.
The Iiingles taldeko Oihane Bengoetxea eta Maider Peluaga. Musikaren arloan emakumeek oholtzak irabazteko borroka egin behar dute, oraindik ere gizonak baitira gehiengo. HITZAk emakume musikarien iritziak bildu ditu, tartean, Hondarribiko The Iiingles taldekoena. Hona Oihane Bengoetxea baxu jotzailearen gogoeta:

