Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
MARTXOAK 8

Berdintasun Mahaiak bere bidean jarraitzen du

Iaz aurkeztu zuten Berdintasun Mahaia. Azken asteetan, udal talde batzuek egindako salaketak direla eta, Berdintasun Mahaiaren izaera irekia zalantzan jarri da.

Berdintasun Mahaiko kide batzuk. Imanol Saiz Gomez de Segura
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/03/06

Abotsanitzek eta EH Bilduk udal gobernua sortu zuten momentuan, adierazi zuten berdintasunak bere tokia eduki behar zuela Hondarribiko Udalean. Horregatik, berdintasun saila eta berdintasun teknikaria sortzeko prozedurekin hasi ziren 2023 hartan. Momentu horietan, Gipuzkoan soilik bi herrik ez zuten berdintasun teknikariaren figura: Hondarribiak eta Lasartek. Baina kontratazioa ez ze erraza izan, kontratatzeko lehenengo plaza sortu egin behar izan zuten eta. Azkenean, 2024. urtean, udaberrian, Hondarribiak bere lehenengo berdintasun teknikaria aurkeztu zuen.

Berdintasuna oinarri izanik lan egiteko konpromisoa erakutsi du udal gobernuak azken urteetan, eta horretarako, esan izan ohi dute, Berdintasun Plana beharrezkoa dela Hondarribian. Plana oraindik ez da errealitatea, baina azken txanpan sartu dira. Baina Planaz gain, badira Hondarribiko Berdintasun sailaren inguruan badabiltzan beste aferak. Haietako bat Berdintasun Mahaia izan da. Azken hilabeteetan, herriko eragile batzuek egindako kritikak sustatuta, polemikak inguratu du mahaia. Baina, zer da Hondarribiko berdintasun mahaia?

“Berdintasun Mahaia partaidetza espazio bat da. Bertan, mugimendu feministak eta emakume elkarteek udalarekin izan dezaketen interlokuzioan eragitea bilatzen da. Informaziorako, aholkurako, proposamenerako eta eztabaidarako espazio bat da”, azaldu du Sara del Rio Hondarribiko Berdintasun teknikariak. Mahaia hainbat elkartek eta pertsonek osatzen dute. “Mahaiaren hastapenak 2024ean izan ziren. Urte hartan, bertaratzeko gonbita luzatu ziguten, eta apirilaren 10ean egin zen lehen bilera. Edurne Gallo teknikariarekin egin genuen, eta pixkanaka biltzen hasi ginen”, azaldu du Tzane Carrillo Emeki elkarteko kideak. 

Maria Jesus Berrotaran Emekiko kideak azaldu duenez, hasieran izaera anitzeko elkarteak bildu ziren bertan, kirol taldeak, kultur elkarteak eta musika taldeak, besteak beste, eta beraz, jende mordoa biltzen zela bertan. “Gutxinaka forma hartzen joan den espazioa izan da. Hasieran bilkura modukoa zen, eta orain mahai forma hartu du”. Mahaian ez dago ordezkari politikorik. Udaleko langile bakarra dago bertan, teknikaria, eta besteak emakumeen eskubideen eta berdintasunaren alde borrokatzen duten eragileak edo pertsonak dira.

2025eko apirilaren 19an, berdintasun mahaiak hamar puntuko dekalogo edo oinarri dokumentu bat sinatu zuen. Dokumentuan ikusi daiteke nola Berdintasun Mahaiak adierazten duen hamar printzipio horien alde lan egiteko helburua dutela, eta Berdintasun Mahaiko edozein partaidek onartu beharreko puntuak direla. Horrez gain, taldearen funtzionamendua, parte hartzea eta landu beharreko edukiak jorratzen dituzten puntuak agertzen dira. “Hamar printzipio horietan hainbat gauza jorratzen dira. Adibidez, jartzen du Berdintasun Legea Hondarribian ezartzeko aldekoak garela, era guztietako indarkeria matxistak identifikatzeko, jendaurrean salatzeko eta biktimak babesteko egitasmoak bultzatuko ditugula, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak eta bereizkeriak identifikatu eta ezabatzeko egitasmoak sustatuko ditugula eta Hondarribiko Alardea parekidea izatearen alde egingo dugula, besteak beste”, adierazi du Carrillok.

Berdintasun Mahaiak ez dauka erabakitzeko ahalmenik. Berdintasun sailean dauden zinegotzi eta teknikariak kudeatzen dituzte Hondarribiko Udalak berdintasunaren aferan hartzen dituen erabakiak, baina berdintasun mahaia proposamen eta iritzi espazio bat izanik, bien arteko zubia egiten du berdintasun teknikariak. “Guk zerbait proposatzen badugu eta udalak ongi ikusten badu, haien kargu izango da horren kudeaketa. Baita ere diru aldetik, guk ez dugulako inongo finantzaziorik. Boluntarioki joaten gara mahaira”, esan du Garciak.

Berdintasun Mahaiak saio monografikoak egiteko aukera badu, eta azken urteetan, alardearen inguruan horrela egin dute. “Iazko alardeaz hitz egiteko, aurten saio bat egin genuen, alkatearekin. Berak baina, udal talde guztiak gonbidatzeko eskaera egin zigun eta horrela egin genuen. Otsaila hasieran izan zen bilera hori, Abotsanitz, EAJ eta EH Bilduko kideekin, PSEk bertaratzeari uko egin baitzion”, azaldu du Garciak. Bilera horren ostean, EAJk eta PSEk, hainbat salaketa egin zituzten Berdintasun Mahaiaren harira.

EAJk adierazi zuen, “atsekabetuta” sentitu zirela bilera horren harira. Jeltzaleek eskatu zuten Berdintasun Mahaiaren lana “batasunetik eta akordiotik aurrera egiteko aukera ematen duten esparruetara bideratzea”, arreta jarriz emakumeen autonomia ekonomikoan, zaintza sisteman, berdintasunean oinarritutako hezkuntzan, indarkeria matxistaren prebentzioan eta parte-hartze sozial eta politikoan. “Berdintasuna batzen duen espazioa izan behar da, ez zatitzen duena”, adierazi zuen EAJk ohar bidez. Horrez gain, iragarri zuten ez zutela Alardearen inguruko iritzirik emango. “Berdintasuna ezin da bazterketa ideologikotik eraiki, eta kezka agertzen dugu Alardea modu jakin batean ospatzeko duten hautu libre eta zilegiagatik ehunka emakume kanpoan uzten direlako”, aldarrikatu zuten jeltzaleek.

PSEk, aldiz, salatu du Berdintasun Mahaiak Hondarribiko hainbat emakume elkarte baztertu egin dituela, “bazterkeria ideologiko” baten bidez. Sozialistek, Berdintasun Mahaieko printzipioetako f puntua kentzea eskatu zuten, Hondarribiko Alardea parekidea izatearen ingurukoa.  , haien ustez “mahaiaren iritzia eta helburua aurrez ezartzen” dituelako, “eta, horrela, ehunka emakumeren bertan parte hartzeko aukera bertan behera uzten” delako.

Berdintasun Mahaieko kideek aldiz, argi dute mahaia espazio irekia dela. “Espazio zabala da, eta noski, irekia. Berdintasunarekiko eta feminismoarekiko konpromiso bat eskatzen dugu, eta gure ustez, hori bera betetzeko, ezartutako printzipioak bete behar dira. Berrotaranek argi du aurrera pauso “handia” izan dela Hondarribian Berdintasun teknikaria edukitzea, eta horrenbestez, Berdintasun Mahaia bezalako zerbait sortzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.