Oinarrizko sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk datorren astean
10 orduko ikastaroa izango da eta hilaren 9tik 13ra luzatuko da. Edozeinek eman dezake izena.
Astelehenean, hilak 9, DYAk oinarrizko lehen sorospen ikastaro bat eskainiko du. Biztanlego osoari irekita izango dela adierazi dute. 10 orduko ikastaroa izango da, eta artxoaren 9tik 13ra luzatuko da. DYAko ordezkaritzan egingo dute, Soroetagain kaleko 6 eta 7 zenbakietan.
“Ikastaro honen egitarauak egunerokoan topa genitzakeen arriskurik nagusienak lantzen ditu, eta hauei nola aurre egin eta nola ebatzi: Bihotz Birika Susperketa, zauriak, haustura, erredurak…”, azaldu dute DYAko kideek. Matrikula 60 eurokoa da, eta ikasle kopurua mugatua. Apuntatzeko aukerak bi dira: 943 46 46 22 telefonora deituz edo DYAko web orrian izena emanez.

