"Mundu matxistaren aurka" Behe Bidasoko herriak batuko dituzte igandean
M8 Asanblada Feministak manifestazioa egingo du igandean, 13:00etan, martxoaren 8an. Urruña-Pausutik atera eta Hondarribira hurbilduko dira, Hendaiatik eta Irundik pasata.
Behe Bidasoko herriak batuko ditu igandeko martxa feministak. M8 Asanblada Feministak antolatuta. Urruñatik Hondarribira joango da, Irundik pasata. 11:00etan hasiko da, Pausun, Charles Pucheu plazatik, eta Hondarribiko San Pedro kalean amaituko da. Borroka feministaren alde aterako dira milaka pertsona Euskal Herrian igandean, emakumearen egunean. “Gurekin parte hartzera eta borroka eta aldarrikapen egun honetaz gozatzera animatzen dugu edonor”, azaldu dute M8 Asanblada Feministako kideek.
Santiago zubitik zeharkatuko dute Irunera, eta bertan, Iparralde etorbidetik gora egingo dute Kolon pasealekura. 12:00ak aldera Zabaltza plazan geldiunea egin, eta Hondarribia kaletik jaitsiz Mendelura sartuko dira, Zubimuxu biribilgunetik. Aireportuko bidea hartuz, San Pedro kaleraino iritsiko da ibilaldia, 13:00ak aldera. Bertan, azken hitzak bota eta jai giroa gailenduko da. Asanbladako kideek azaldu dutenez, hainbat sorpresa izango dira ibilbidean zehar.
Aldarikapen eguna da igandekoa. “Mundu matxista, sexista eta heteropatriarkalaz nazkatuta, aurten ere beste mundu baten aldeko dominazioaren aurka antolatzen eta borrokatzen gara feminismotik”, azaldu dute asanbladako kideak.

