Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Nora Ezeiza - Itaiako militantea

"Martxoak 8aren izaera borrokatzailea berreskuratzea ezinbestekoa da"

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak mobilizazioa egingo du igandean, 13:00etan San Juan plazan. Argi dute emakumeen askatasuna iraultzak eragin beharreko gauza dela.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia,Irun
2026/03/05

Martxoaren 8a erortzear dago, eta emakumeen eskubideen alde borrokatzen duten eragile ezberdinek prest dute dena. Emakumeen askatasuna iraultzaren bitartez lortu daitekeela babesten du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Bost urteko ibilaldia du antolakundeak, eta Euskal Herri mailan eragin arren, eskualdeka antolatzen dira. Bidasoako Itaiak Irungo San Juan plazan egingo du mobilizazioa igandean, eta bertan izango da Nora Ezeiza militantea. HITZArekin batu da, haien ideiak azaltzeko eta Martxoak 8ak duen izaera aldarrikatzailea defendatzeko.

Zer da Martxoaren 8a Itaia bezalako antolakunde batentzat?

Egun honek historikoki izaera aldarrikatzailea eta borrokalaria izan du, eta azken urteetan kale mailako erantzuna apaldu den heinean, Itaiatik uste dugu lehengo izaera hori berreskuratzea ezinbestekoa dela. Martxoaren 8a bezalako egun bat erasotzaileen inpunitatea seinalatzeko egun bat, gure miserietatik milioika euro irabazten dituzten enpresariak seinalatzeko egun bat eta gure aldarriak edukiz hustu nahi dituztenak seinalatzeko egun bat da. Bizi dugun jarrera erreakzionarioen aurrean horma bat eraiki behar dugu, eta igandeko eguna horretarako ere baliozkoa da. 

Zein da iganderako aurkeztu duzuen hitzordua?

Igandean, 13:00etan, San Juan plazan mobilizatuko gara. Azken asteetan programazio zabala eskaini dugu egun honen harira, kontzientzia pizteko eta borrokatzeko beharra zabaltzeko, asanbladak, hitzaldiak eta bestelakoak eginez. Larunbat honetan Hondarribian izango gara, korrika ibilaldi bat egiteko, eta emakumearen eta kirolaren arteko harremanaz hausnartzeko. 

Zer da Itaia? Zer helburu betetzeko sortzen da?

Itaia duela bost urte sortu zen, emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko helburuarekin. Horretarako, gure ulertzeko moduan, ezinbesteko elementua da independentzia politikoa, hau da, agenda instituzional eta interes enpresarialetatik at antolatzea, hori da eta emakume langileon askapena gauzatzeko bidea.

Martxoak 8a emakumeen eguna moduan ezagutzen da egun, baina emakume langileen eguna bezala sortu zen. Aldarrikapenerako egun bat ospakizun batean bilakatu da?

Guk askotan esaten dugu martxoak 8a folklorerako egun bat bihurtu dela. Ikusi dezakegu besteak beste Laboral Kutxa eta halako enpresek aldarriak bere egiten dituztela, eta gaur egun berdintasunaren aldarria joko elektoral baten parte ere badela. Horren baitan, ikusi dezakegu 2018tik aurrera feminismoak kalean bazuela indar bat emakumearen aldarri erradikal batzuk mahai gaineratzeko, baina azken urteetan, instituzionalizatu den heinean, emakume langilea bigarren plano batean gelditu da. Erdi mailako klasearen interesak gailendu dira eta emakume langileak garrantzia galdu du.

Igandean bi mobilizazio izango dira Bidasoan, zuena eta M8 Asanblada Feministarena. Zergatik banaketa?

Garai hauetan emakumearen borroka hain termino abstraktoetan ulertzen da, ezinbestekoa iruditzen zaigula gure aldarriak kalera ateratzea eta alternatiba iraultzaile baten beharra mahai gaineratzea. Horretarako, ezinbestekoa ikusten dugu mobilizazio propioak egitea, bestela ez direlako gure beharrak erdigunean jarriko, eta gure ustez premiazko gauza da hori.

Eskualdeka antolatzen da Itaia. Bidasoari begira, zer nolako ibilbidea izan duzue azken urteetan?

Euskal Herri mailan antolatzen da Itaia, eskualdeka. Bidasoako Itaiak ez ezik, Itaiak orokorki, hiru esparruri erantzuten die: indarkeria matxista, emakumeen zapalkuntza ekonomikoa eta emakumeen eskubideen aldeko borroka. Bai egia da azken bost urte hauetan indarkeria matxistan zentratu garela gehien bat, eta gure eskualdearen kasuan gainera, hainbat indarkeria matxista kasu entzuten ditugu. Kasu horiei erantzun irmo bat ematea eta jendea posizionaraztea beharrezkoa dela uste dugu, eta horrez gain, ezinbestekoa da kontzientziazio lan bat egitea gure inguruan. Aldi berean, lan sektore feminizatuetako emakumeekin modu informalago batean bildu izan gara, haien borrokak ikustarazteko eta gure babesa erakusteko xedearekin. Orain, Itaiaren legen kongresua eginda, gure norabide politikoa finkatu dugu, eta horrenbestez hainbat erronka ezarri ditugu, horrela gainontzeko esparruak modu sakonago batean aztertuz.

Nolakoa izan da lehenengo kongresuaren prozesua?

Otsailaren zazpian 500 emakume sozialista inguru Andoainen elkartu ginen. Ponentzia horren bitartez, aurkeztu nahi izan ditgu, egungo testuingurura egokituta, gure erronkak zeintzuk diren, eta zein den gure proposamen politikoa. Bi erronka nagusi markatu ditugu. Alde batetik, egun bizi dugun matxismoaren gorakada erreakzionarioaren aurrean euste horma bat eraikitzeko beharra eta emakume langileok lehen lerroan egoteko beharra, hau da, borroka antifaxistan lehen lerroan egon behar garela aldarrikatu dugu, ideia matxistak, arrazistak edota lgtb kolektiboen aurkako diskurtsoak borrokatzea beharrezkoa delako. Bestetik, emakume langileon fronte iraultzailea bat berrosatzea, agenda instituzionaletatik eta interes enpresarialetatik kanpo, lehen esan bezala, ezinbestekoa dugulako independentzia politiko batetik borrokatzea.

Iaz pintada matxista eta misoginoak agertu ziren Irunen eta pasaden astean mezu faxistak. Zer nolako egoera ikusten duzue gazteen ideologien harira?

Argi dago ideia erreakzionarioak bereziki gazte belaunaldietan errotzen eta sakontzen ari direla, eta badela belaunaldi berrien ezaugarrietako bat. Egun klaseko popularra ez da ideia aurrerakoiak dituena, baizik eta Voxen eta faxisten alde egiten duena. Zentzu horretan tendentzia arriskutsu bat da, baina gizarte osoan ikusi daitekeen gorakada bat da, emakumeoi zuzenki eraginez, ideologia faxistek matxismoa ukatzen baitute. Matxismoa ukatzen ez dutenean sektore arrazializatuak jazartzeko instrumentalizatzen dute. Horrez gain, ideia faxistek emakumeon eskubideengan atzera pauso bat proposatzen dute, indarkeria matxistaren aurkako legea kentzearen edo abortuaren debekuaren aldekoak direlako.

Beste aldera begira, badira Itaiara edota Mugimendu Sozialistara hurbiltzen diren gazteak?

Bai, dudarik gabe. Ikusten da urtarrilaren 31an egindako manifestazio jendetsuan eta Euskal Herria osotik koiuntura kasuei egiten diegun erantzunetan geroz eta gazte gehiago gurekin batera faxismoaren aurkako borrokara batzen direla. Baita ere ulertu behar dugu gaur egun gazteok desatxikipen politikoaren garai bat bizi dugula, eta desorientazio politiko horren baitan alternatiba bat proposatzen dugun heinean, errazago hartzen duela jendeak mezua, eta horregatik batzen dira gure borrokara. Faxismoak badu gazte belaunaldiengan errotzeko ahalmena, baina beste proposamen ezberdinek ere badute. 

Martxoaren 8a hurbiltzen denean emakumeen eskubideen aldeko borrokan hainbat pertsona eta eragile biltzen direla, eta ondoren indarrak beheraka doazela sentitzen duzue?

Erabat. Kale mailako erantzuna apaldu egin da zentzu guztietan. Horregatik, seinalatu beharreko gauza da azaroaren 25a eta martxoaren 8a jada ez daukatela mugitzeko lehen zeukaten potentzialidadea, eta oro har ikusten da jendeak ze bide hartzen duen. Bi egun horiek mobilizatzeko gaitasun handia dute, eta horregatik, guk badakigu badugula bertan aukera jendearen kontzientzietan eragiteko. Baina urtean zehar, politika feministek hartutako bide instituzionalistak kaleko erantzuna apaldu egin du, eta hori egunerokoan asko nabaritzen dugu.

Erlazionatutako edukiaBidasoko Itaiak Martxoaren 8aren harira egitaraua antolatu du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.