Irungo kirolari onena nor izango den martxoaren 16an jakingo dute
'Irundarron saria' nor irabaziko duen aukeratzeko herri-bozketa zabalik dago, eta 23 hautagaien artean banatuko dituzte aurtengo sariak, Ficoban.
Irungo kirolarientzat hitzordu nagusiena iristear da. Aurtengo Irun Kirol Gala martxoaren 16an, astelehenarekin, egingo dute Ficoban, 19:30etatik aurrera. Aurten ere Irungo urteko kirolaririk onena noiz izango den lehian 23 hautagai daude, hainbat kirol motatakoak. Ekitaldian, emakumezko kirolari onenaren saria, gizonezko kirolari onenarena, klubik onenarena eta herri-bozketa bidez aukeratutako Irundarron Saria banatuko dituzte. Aurten ere, Txokolatezko baloia emango diote ibilbide luzea egin duen herriko kirolariari. Gaurtik aurrera, herritarrek Irundarron Saria nori eman erabakitzeko herri-bozketa egingo dute, martxoaren 15era arteko epea izango dute.
Bosgarren edizio honetan, hiriko kirolari eta kluben 2025eko garaipenak aitortuko dituzte, eta egindako lana sarituko dute. “Kirolariena bakarrik ez, epaileen, kirol- psikologoen eta abarren lana ere aintzatesten dugu eta”, adierazi du Borja Olazabalek. Berritasun gisa, Zuhaitz Gurrutxaga Realekom jokalari ohia eta bakarrizketariak ekitaldia aurkeztuko du.
Hauek dira Irundarron Saria irabazteko lehian dauden kirolariak:
-
Alaine Agerralde (atletismoa).
-
Alba Rodríguez (borroka).
-
Asier Iguiñiz (igeriketa).
-
Asier Landart (oztopo-lasterketa).
-
Bidasoa Atletiko Taldea (atletismoa).
-
CD Bidasoa (eskubaloia).
-
Delia Medices (borroka, jiu-jitsua).
-
Eki Fanlo (errugbia).
-
Esther Aristieta (abentura).
-
Haimar Etxeberria (txirrindularitza).
-
Imanol Gil (atletismoa).
-
Leire Navaridas eta Jone Laguardia (arrauna).
-
Mariño – Real Unión (futbola).
-
Nerea García (piraguismoa).
-
Oier Díaz (piraguismoa, ur amilak).
-
Paula Santamaría (borroka, jiu-jitsua).
-
Paula Vicente (borroka, jiu-jitsua).
-
Santiagotarrak (piraguismoa, arrauna).
-
Sergio Francisco (futbola).
-
Sugetrebeak Voley (boleibola).
-
Unai Amiano (pilota).
-
Unai Barreto (eskubaloia).
-
Veteranos Real Unión (futbola).

