GazteARTEanek graffiti tailerra antolatuko du, Lekaenea Ikastetxean
Datorren larunbatean, hilak 14, 6 urtetik gorako haurrek sormena eta irudimena partekatzeko eta garatzeko aukera izango dute, 10:00etatik 12:30era, bi txandatan.
Bueltan da Familia ta lagun programa. Hilabete honetan, haurrek graffiti tailerra izango dute Lekaenea Ikastetxean. Datorren larunbatean, hilak 14, 6 urtetik gorako haurrek graffitien bitartez beren sormena eta irudimena garatuko eta partekatuko dute. Aisialdian familiaz gozatzeko espazio bat sortuko dute berriro ere, eta tailerrak bi txanda izango ditu. Batetik, 10:00etatik 11:15era, eta bestetik, 11:15etik 12:30era.
Giro hurbil eta lasaian familian gozatzeko esperientzia izango dute bertaratutakoek, jarduera sortzaile, dibertigarri eta hezigarria izango da. Parte hartzeko haurrek ez dute aurretiazko esperientziarik eduki beharko. Interesdunek izena eman beharko dute bihartik, hilak 6, hilaren 11ra arte; udal webgunearen bitartez. Ekainera arte, hilean behin, Familia ta lagun jarduerak antolatuko dituzte.

