Hamargarren edizioa izango du Caravantur azokak
Turismo ibiltariaren zaleentzako topaguneak hamar urte beteko ditu asteburu honetan, Ficoban ehunka karabana bilduko dira eta 20 enpresaren erakustokiak izango dira.
Caravantur azoka Ficobako urteko hitzordu garrantzitsuenetarikoa bihurtu da. 10 urte pasa dira Ficoba karabanen topagunea bihurtu zenetik, eta herritar askok udako oporraldiak planifikatzeko erakusleiho onena bihurtu da. Ostiraletik igandera bitarte, Ficobako hiru pabiloiek 20 enpresek erakusleiho jarriko dituzte. Kanperizatzeko presst dauden furgoneta mistoak eta goi mailako autokarabana integralak izango dira salgai. Hamargarren urteurrena ospatzeko autokarabanarentzako asegurua, aisialdi esperientziak eta Futuroscope parke tematikora joateko sarrerak zozketatuko dituzte.
Karabanak salgai egoteaz gain, azoka ibilbideak planifikazteko gune ere bada. Bertan, Euskadiko, Nafarroako eta Levante eremuko kanpin helmugen inguruko informazioa izango dute bertaratzen direnek. Aisialdia eta jana ez da faltako, eta giro atsegina eta dinamikoa sustatzeko janari postuak jarriko dituzte.
Ostiralean 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita azoka, eta larunbatean eta igandean berriz egun osoan irekita egongo da. 10:00etan irekiko dute bi egun horietan eta larunbatean 20:00ak arte irekita egongo da, igandean, berriz, 19:00etan itxiko dute. Sarrera eta aparkalekua doakoak izango dira, eta autokarabanetan eta furgonetetan etortzen direnek gaua pasatzeko aukera izango dute Ficoban bertan. Horretarako, izena eman beharko dute www.caravantur.eus webgunean.

