Bizikletaz Mongoliara, 'Zure abenturaren bila' programaren saioa
Bihar, hilak 5, Igone Mariezkurrenak 'Khangai mendietatik Altai magalera. Mongolia txirrindaz' hitzaldia eskainiko du Amaia KZn, 19:30ean.
Zure abenturaren bila programak geldialdi berria egingo du Mongolian. Bihar, hilak 5, Igone Mariezkurrenak Khangai mendietatik Altai magalera. Mongolia txirrindaz hitzaldia eskainiko du Amaia KZn. Mongolian barrena bizikletaz egindako bidaia kontatuko die bertaratzen direnei, eta ordubeteko iraupena duen ikus-entzunezkoaren ondoren, solasaldi bat egingo dute protagonistarekin. Saioa euskaraz izango da, eta sarrera doakoa izango da.
Zure abenturaren bila programak bidaiatzeko zaletasunak kontatzeko espazioa da. Lehen hiruhileroko azken hitzaldia izango da, eta orain arte antolatutako saioetan planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindako espedizioak kontatu dituzte.

