BidaSound musika jaialdia, udari agur esateko
Musika jaialdiaren lehenengo edizioa izango da, eta abuztuaren 28an eta 29an Ficoba Espainiako talde historikoen topagunea izango da.
Bidasoa ibaiaren ur-emaria doinu bilakatuko da abuztuaren 28an eta 29an. BidaSound musika jaialdia Espainiako musika talde garrantzitsuenak Ficoba hankaz gora jarriko dute. Doinu mitikoen artean uda agurtzeko aukera izango dute musikazaleek, eta lehenengo edizio honetan parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira: Maldita Nerea, Celtas Cortos, Efecto Pasillo, La Cabra Mecanica, David Otero, Burning, El Vega Life, La Frontera, Volavent, Embusteros, La Bona Dea eta Sao. Gipuzkoan, uda amaieran egiten diren jaialdi garrantzitsuena izatea espero dute.
Bi horietan musika entzutera datozenek hiria berpiztuko dute, eta eskualdeak milioi bat eurotik gorako eragin ekonomikoa izatea aurreikusi dute. Kalkuluen arabera, kontzertuek 8.000 eta 10.000 pertsona inguru biltzea espero dute. Hortaz, bisitarien ostatu, ostalaritza, merkataritza eta garraio gastuak hiriarentzat ezinbestekoak izango direla uste dute antolatzaileek. Jaialdia antolatzeko 500.000 euroko aurrekontua izango dute, eta zati handi bat inguruko enpresetara bideratuko dute.
BidaSound iraila ahalik eta hoberen hasteko indarrak hartzeko espazioa izango da. “Egunerokotasunera itzuli aurreko azken momentu handia” izango dela ziurtatu dute, eta nahiz eta jaialdiko artista gehienak gaur iragarri dituzte, sorpresak izango dira. Bidasoa ibaia dagoeneko hasi da soinua egiten.
Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte jaialdiaren webgunean.

