Bidasoa Bizirik-ek emakumeen talentua ikustarazteko bideoak aurkeztu ditu
Martxoaren 8aren barruan, sei emakume ekintzaileri egindako elkarrizketekin sei bideo prestatuko dituzte haien lana ikusgarri egiteko.
Emakumeen Eguna ate joka dagoelarik, Bidasoa Bizirik-ek emakumeen talentua ikustaraztea izan du xede. Emakumeen ekintzailetza fokupean jartzeko, sei emakume ekintzaileri elkarrizketa egin dizkio Bidasoa Bizirik-ek. Sentsibilizazio kanpainaren bosgarren edizioko protagonistak izango dira, eta aurrean izan dituzten erronkak azaltzeko eta enpresa-ibilbidea hasten direnei aholkuak emateko. Bideoak Bidasoa Bizirik-en webgunean eta sare sozialetan egongo dira eskuragarri.
Emakume bakoitzak bere proiektuaren xehetasunak kontatuko ditu. Ekintzaile izatera bultzatu zuten arrazoiak, jasotako babesa, ekintzailetzan dagoen genero desberdintasuna eta negozio propioa hasi dutenei aholkuak emango dizkiete. Patricia Ardanuy, Gaztandegia; Aida Garcia, hortz klinika; Miriam Loidi, arte eta naturako ormen tailerrak; Marina Zayas, dekoratzaile eta zaharberritzailea; Marta Sagues, komunikazioa eta ekitaldiak; eta Marta Iza, barne-diseinatzailea eta dekoratzailea dira aurtengo bideoen protagonistak.
Bidasoa Bizirikek lan eremuan berdintasuna sustatzeko lanean jarraitzen du. Asko dira ekintzailetzan eta enpleguan genero-arrakala murriztera bideratutako programak eta ekintzak. Nuria Alzagak konpromisoa berretsi du: “Bidasoa biziriken berdintasuna sustatzeko eta emakume ekintzaileei laguntzeko konpromisoari eusten diogu”. Bide beretik, genero-gaiak kontuan hartuko dituen enpresa-sarea sustatu nahi dute. “Istorio horiek bidea irekitzen dute, erreferente bihurtzen baitira emakume askorentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat”, adierazi du Estitxu Urtizberea presidenteordeak.
2025ean Bidasoa Bizirik-ek artatutako 425 ekintzailetik, 231 emakumeak izan dira (%54). Kopuru honek emakume ekintzaileek eskualdean duten presentzia erakusten du, eta genero-arrakala murrizteko eta ikugarritasuna eta babesa ematen laguntzen dute.

