Bi dokumental eta mahai ingurua, Arraza Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren baitan
Martxoaren 21ean izango den arren, aurreko egunotan Palmera Monetroko bigarren aretoan herritarrak kontzientziatzeko jarduerak antolatuko dituzte.
Arraza Diskriminazioa Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean bada ere, gaur aurkeztu dute egunaren baitan egingo duten jardueren egitaraua. Datozen egunotan, bi dokumental, mahai ingurua eta haurrentzako iouin kontalaria antoltuko dute Palmera Monteroko bigarren aretoan. Aurkezpen ekitaldian, Josu Iguiñiz Gizarte Arloko ordezkaria, Itziar Elizondo Esku Hartze Komunitarioko teknikaria eta Marling Castillo SOS Arrazakeria elkarteko kidea izan dira. Jardueretarako sarrera doakoa izago da.
Ostiral honetan, hilak 6, Las voces invisibles eta Chica seria y responsable dokumentalak proiektatuko dituzte. Proiekzioen ondoren, 17:30ean, SOS Arrazakeriakeko kideek mahai ingurua egingo dute. Hilaren 11, asteazkenarekin, haurrek Zure etxea nire etxea da ipuin kontalaria izango dute. Jarduera 5 urtetik gorako umeentzat izango da, eta Maite Frankok liburua irakurriko die. Azken hitzordua, Arraza Diskriminazioa Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren bezperatan antolatuko dute, hain zuzen, martxoaren 18an. Luis Arrietak egindako Sustraiak dokumentala proiektatuko dute, eta bertaratutakoek zuzendariarekin hitz egiteko aukera izango dute proiekzioaren ondoren.

