Adinekoek ere jarduerak egingo dituzte Martxoak 8aren baitan
Martxoak 8aren egunak egitarau zabala izango du Irunen, eta adinekoentzako zentroetan ere jarduera ugari antolatuko dituzte.
Martxoak 8 egun handia izango da. Aurten ere, Emakumeen Egunaren baitan adin guztietarako egitarau zabala antolatu dute. Adinekoak ere protagonista izango dira, eta hauen bitartez, jendartean egotea sustatuko dute. Anaka-Puiana, Belaskoena, Iraso, Lekaenea, Luis Mariano, Palmera Montero, San Migel eta Katea adineko espazioetan antolatuko dituzte egunotan.
Eskaintza zabaleko jarduera ugari antolatuko dituzte. Tailerrak, kontzertuak, podcasta, mahai jokoak eta hitzaldiak egingo dituzte hiriko adineko zentroetan. Jarduera guztiak arratsaldez izango dira, 17:00ak inguru. Hemen, jarduera guztien egitaraua data eta tokia.

