BAT eta Biarritz Oliympique, elkartasun harremanak saretzen
Bidasoa ibaiaren bi aldeak batzen dituen akordioa sinatu dute bi taldeetako zuzendariek, eta bi taldeek hainbat jarduera antolatuko dituzte elkarrekin.
Duela urtebete, Aurrera negozio kluba sortu zuten Joseba Arozenak eta Sebastian Hiribarrenek. Erakunde honek kluben arteko saretzea indartzea du helburu, eta berriki Bidasoa Atletiko Taldeak eta Biarritz Olympique taldeak elkartasun akordioa sinatu dute. Bi taldeek hainbat jarduera antolatu dituzte elkarrekin, hala nola, Bidasoko Maratoi Erdiaren Korrikalariaren Azokan talde lapurtarrak erakusmahai bat izan zuen Zabaltza plazan. Biarritzeko Maratoian ere BAT taldeak presentzia edukiko du.
Bi kluben akordioa Ibon Muñozek, BAT taldeko kudeatzaileak, eta Jean Louis Salhak, Biarritz Olympiqueko presidenteak, sinatu dute. “BAT taldeak Aurrera erakundean parte hartzeak aukera eman dio harreman sarea indartzeko Ipar Euskal Herrian. Oso pozik gaude iaz bizitako esperientziarekin”, adierazi du Ibon Muñozek. “Konexio honek argi erakusten du Aurrerak duen gautasuna kluben arteko harremanak eraikitzeko, eta dinamiketan parte hartzeak laguntzen du harreman pertsonalak ere eraikitzen”, gehitu du Jean Louis Salhak.
Aurrera Negozio klubean Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 42 enpresak parte hartzen dute. Euren arteko harremanak saretzeko urtean lau topaketa egiten dituzte, eta horietan kirola, gastronomia eta kultura uztarzen dute. Datorren martxoaren 5ean, ostegunarekin, Aurrera Negozio Klubak inaugurazioaren ekitaldi ofiziala antolatuko du, eta iazko balantzea egiteaz gain, enpresa berriak parte hartzeko aukera izango dute. Hendaiako Lan-Eko instalazioetan izango da, 19:00etatik aurrera. Ekitaldiaren gaineko informazio guztia hemen kontsulta daiteke.

