Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Martxoaren 7an eta 8an, Andoain eta Irun arteko tren zerbitzurik ez

Astigarraga eta Irun artean hirugarren errei bat jarri behar dutenez, tren zerbitzua etengo dute tarte horretan. Alabaina, autobus zerbitzua bermatuko dute.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2026/02/27

Renfek jakinarazi du martxoaren 7an eta 8an Astigarraga eta Irun artean hirugarren errei bat ezarri behar dutenez, behartuta ikusi direla Andoain eta Irun arteko tren bidezko zerbitzua etetera.

Haatik, aurreratu dute bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, Renfek errepide bidezko zerbitzua ezarriko duela Aldirietan zein distantzia ertain eta luzeko trenetako bidaiarientzat.

  • Aldirietako trena: Martxoaren 7an eta 8an autobusak jarriko dituzte Andoain eta Irun artean. Bi noranzkoetan egingo dute bidea autobusek, eta honako herrietan egingo ditu geldialdiak: Andoain, Urnieta, Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Katea eta Irun.
  • Distantzia ertaineko trena: Martxoaren 7an eta 8an autobus bidezko zerbitzua jarriko dute Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan. Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoainen egingo ditu geldialdiak. 
  • Distantzia luzeko trena: Madril-Irun loturak Tolosan eta Irun artean egingo du ibilgailu aldaketa. Martxoaren 6an Madriletik Donostiara joango den trenak errepidetik egingo du bidea Donostia eta Irun artean. Era berean, martxoaren 9ko lehen trenak errepidetik egingo du bidaia Donostia eta Tolosa artean.

Horretaz gain, Bartzelona – Donostia loturak errepidez egingo du bidea Iruña eta Donostia artean martxoaren 7an eta 8an. Hots, bide bera egingo du martxoaren 6ko azken bidaian zein martxoaren 9ko lehen bidaian.

Esteka honetan argitaratuko dute ordutegien gaineko informazio gehiago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.