Ficoba, ardatz estrategikoa den topagunea
2025. urtearen balantze positiboa egin dute, eta antolatutako 270 jardunalditan 191.000 baino gehiago herritar bertaratu dira.
Ficobak gaur eman berri ditu 2025. urteko emaitzak. Balantze positiboa izan da, kuantitatiboki nahiz kualitatiboki. Hazkunde prozesu bete-betean jarraitzen du Ficobak, eta lurraldeko ardatz estrategiko bilakatu da, Gipuzkoako ekipamendu sozioekonomiko handienetarikoa. Urte osoan zehar antolatutako 270 jarduerek 44,6 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuten Gipuzkoan.
Aktibitate handiko urtea izan da 2025. urtea. 336 egunez jarduerak izan dira Ficoban: 112 kongresu, 75 azterketa eta enplegu publikoko deialdiak eta 18 azoka eta erakusketak. Azokei dagokienez, iaz %20ko hazkundea izamn zuen; eta horrek, 2024. urtean baino 46.000 pertsona ugari hurbiltzea eragin du. Horrek guztiak 2,22 milioi euroko irabaziak suposatu zituen, kontuak orekatuak ditu eta %2,5eko saldo positiboa zuen.
2025eko ekitaldian, formatu berriak ezarri dituzte eta ohiko egitasmoek gora egin dute. Burger Fest jaialdi gastronomikoak jendea erakarri eta publikoa konektatu du, orain arte antolatutako hiru aldietan. Antzineko objektu, bildumazaletasun eta Vintage Azokak eta Flashback 90. hamarkadako musika jaialdiak jende ugari batu zituen Ficoban. Ekitaldi batzuk daude urtetik urtera ez dutela hutsik egiten, eta jende asko bertara gerturatzen da. Hala nola, Bioterra azoka edota Be Veggie Euskadiko jaialdi beganoa.
Cristina Laborda alkateak eta Ficoba Fundazioko buruak argi du Ficobak eskualdetik harago duen potentzial ekonomikoa zenbaterainokoa den. “Gure azoka-guneak kalitate-estandar gorenak ditu jardueren antolaketari dagokionez, eta emaitzen balantze onak eta jardueren antolatzaileek izandako erantzun onak hazkundea berresten dute”. Labordarekin batera, Jakes Agirrezabal, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordea, eta Amaia Arregi, Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Zuzendari Nagusia, izan dira.
2026. urtean, ohiko jarduerek ere tokia izango dute, eta gainera, proposamen berriak uztartzeko tokia izango da Ficoba. Expotaku, MUBIL Mobility Expo, Uhinak, Twing Raid, Burger FestE, Antzinako objektuen, bildumagintzaren eta Vintage Azoka eta Be Veggie jaialdiek beste urte batez errepikatuko dute. Proposamen berrien artean, Lanauto azoka profesionala nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Laneko eta azken miliako ibilgailuen azoka profesionalak erakundeak, enpresak eta langileak konektatuko ditu, mugikortasunaren eta logistikaren gune estrategikoan.
Gaur, hilak 26, eskualdearentzat berezia den jaialdia egingo dute Ficoban. Antxeta Irratiaren 25. urteurrena ekitaldia egingo dute, 19:00etatik aurrera.

