Plaiaundi ikastetxe inguruan margoketa faxistak egin dituzte
Bidasoko Ikasle Antolakunde Sozialistak 'Faxismoa eraiki' eta 'Arriba España' pintaketak egin dituztela salatu du.
Plaiaundi ikastetxe inguruan egindako pintaketa.Gedar Gedar hedabideak argitaratu duenez, azken orduetan Espainiako Falangeak faxismoaren aldeko pintaketak egin ditu Plaiaundi ikastetxe inguruan. Ikasle Antolakunde Sozialistak biharko mobilizazioak antolatu ditu Euskal Herrian, eta aldarri antifaxisten gainean egin dituzte pintaketak faxistek. Faxismoa suntsitu jartzen zuen pintaketaren gainean, Faxismoa eraiki eta Arriba España idatzi dute eta falangisten ikurrak ipini dituzte.
Ez dira Bidasoan antzematen diren lehenengo eraso faxistak izan. Bidasoko IAS-k salatu duenez, azken urteetan eraso eta adierazpen faxista ugari izan dira. Hondarribian harrotasun zuria aldarrikatzeko pintaketak, Moskuko eta Lakaxita Gaztetxeen aurkako erasoak eta pertsona etorkinen aurkako margoketak Adiskidetuak elkartean izan dira azken urteotako erasoak.

