Porrota gogorra Biok Txingudirentzat
Biok Txingudik ez zituen aukerarik eduki La Unica taldeari aurre egiteko (68-3), Iruñeako taldea oso nagusi izan zen partidaren hasieratik.
La Unica eta Biok Txingudiren arteko partida. Fermin Garaioa Biok Txingudi taldearen denboraldia oso zaila izaten ari da. Asteburu honetan ere, ezin izan dute garaipenik eskuratu. Pasa den larunbatean, partida zaila izan zuten La Unica taldearen aurka Iruñean. Hasieran markagailuari eustea lortu zuten arren, 30. minututik aurrera ezin izan zioten nafarren nagusitasunari aurre egin eta azkenean 68-3 bukatu zen partida. Nafarrek goiko postuetan jarraitzen dute, eta Biok Txingudi taldea, berriz, sailkapeneko zuloan jarrraitzen du. Datorren asteburuan Txingudiko emakumeek ez dute partidarik izango, eta martxoaren 7an bueltatuko dira lehiara.
Harrobiko taldeek ere hainbat partida izan zituzten, eta gainera emaitza onak lortu zituzten partidetan. 14 urtez azpiko taldeak Zarautz/Beltzaken aurka partida bikaina jokatu zuen, eta nagusitasunez garaitzea lortu zuten Txingudiko gazteek. 10 eta 12 urtez azpiko taldeek partidak izan zituzten igandean, Arrasaten. Ikasitako guztia erakusteko aukera bikaina izan zuten klubeko gazteenek.
Datorren asteburuan, hilaren 28an, Zaisa Txingudik denboraldiko lehenengo finala izango du, Plaiaundin. Lehia handiko partida izatea espero da Zornotzako Urgozo taldearen aurka. Bizkaitarrak sailkapeneko goiko postuetan daude, eta Txingudikoek ezinbestean izango dute garaipena eskuratzea Euskadiko lehenengo mailara igotzeko borrokan jarraitzeko. 16 eta 18 urtez azpiko taldeek, berriz, Lekarozen (Nafarroa) jokatuko dute Bera Beraren aurka.

