Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeak erdigunean Emakumeen Astean

Martxoak 8a gertu dago, eta Emekiko elkartekideak prest daude urtero moduan. Emakume Astea antolatu dute, eta hainbat egitasmo anitz aurkeztu dituzte.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/02/24

Martxoak 8a egun deigarria da egutegian. Emakume langileen eguna da hura, eta urtero, hainbat egitasmo antolatzen dira inguruko datetan, feminismoa oinarri hartuz. Emeki elkarteak 1993. urtetik darama Emakumeen Astea antolatzen Hondarribian, eta aurten, noski, ez da salbuespenik. Egitasmo anitzez osaturiko astea aurkeztu dute gaur. Baina ez da soilik Emekiren ekimena, herriko hainbat elkarte eta eragile batu dira eta programazioa osatzeko.

Igor Enparan alkateak ireki du aurkezpena, adieraziz Hondarribiko Udalak berdintasunaren aldeko konpromiso “irmoa” duela, “izan ere berdintasun erreal eta eraginkorrak giza eskubideen oinarrizko eskubide bat da”. Alkatearen ustez, ezingo litzateke demokrazia justu bat “aukeren berdintasunik gabe”. Horrez gain, gehitu nahi izan du gaur egungo diskurtso anti feminista eta misoginoen aurrean kontrako jarrera erakustea beharrezkoa dela udalaren aldetik. Alboan zituen protagonistak aurkeztu nahi izan ditu Enparanek, hala nola Noa Iza Goikoetxea.

Izaren sorkuntza da aurtengo Emakumeen Asteko kartela. Hamazazpi lan aurkeztu ziren, eta epaimahai batek gazte hondarribiarraren sorkuntza aukeratu zuen. “Irudian hiru beso, aho bat eta oihuen irudikapenak jarri nahi izan ditut. Aldarrikatu beharreko mezuaren inguruan sortutako iruditeria da”, azaldu du Izak. Adierazi du irudia egiteko Paint programa erabili zuela, horrela erakusteko eskura ditugun tresnekin edozer gauza egin daitekeela. “Berdintasunaren aldeko borrokara batu egin behar gara, eta hori bera transmititu nahi izan dut”.

Bederatzi eguneko traka

Tamara Sastre Emekiko idazkariak azaldu ditu Emakumearen Asteko nondik norakoak. “Elkarlanean osaturiko programazioa izan da, Emekitik oso garrantzitsua iruditzen zaigulako sarean lan egitea”. Horrelakoa izango da Emakumeen Astea:

  • Martxoaren 2: IX. Emakumeen Xake Ttopara. Marlaxka Xake Klubarekin elkarlanean, adin ezberdineko neskek eta emakumeek lehiatzeko aukera izango dute.
  • Martxoaren 2-8: Martxoaren 8ko kartel lehiaketako lanen erakusketa, Arma Plazan.
  • Martxoaren 3: Hondarribiko txokoak  liburuaren aurkezpena, Arma Plazan.
  • Martxaoren 3: Ipuin kontalaria. “Orain arte Lupe Lekuonak bideratu izan du saio hau, baina jada jubilatu denez, Maite Franko edukiko dugu gurekin, 17:00etan. Genero ikuspegitik ipuinak kontatzen dira, eta ondoren, haurrei oparitxo bat ematen zaie”
  • Martxoaren 3: Udal Liburutegiarekin elkarlanean, Literatura Landatzen saioa, 17:00etan.
  • Martxoaren 5: Mari Luz Estebanen hitzaldia, Kultur Etxean. “Adinaren inguruko hitzaldia emango digu Esteban antropologa feministak”.
  • Martxoaren 6: Hondarribiko hiru eskolekin, Sare Morea egingo dute.
  • Martxoaren 7: Bixi Bixi emakumezkoen pala lehiaketa, goizean.
  • Martxoaren 7: Akelarre pelikula, arratsaldean, Itsas Etxean.
  • Martxoaren 8: Manifestazioa, M8 Asanblada Feministaren ekimenez, Hendaia-Irun-Hondarribia ibilbidearekin. 11:00-13:00.
  • Martxoaren 8: Papillon Zine Klubean Una canta, la otra no filma, 18:30ean.
  • Martxoaren 9: Emakumeak xake mahai gainean kolokioa, Eihartze Buiza Prieto xake jokalariaren eskutik, Kasino Zaharrean, 19:00etan.
  • Martxoaren 13: No apto para cobardes dokumentala.

Liburu aurkezpena

Programazioaren barnean, Martxoaren 8ko manifestazioaz aparte, hurrengo astearteko liburu aurkezpena nabarmendu nahi izan dute Emekiko kideek. Hondarribiko txokoak liburua kaleratuko dute. “Bilduma bat da, urtero egiten dugu kale margoketa lehiaketan parte hartutako lanekin”, azaldu du Sastrek. Tzane Carrillo elkartekidearen ustez, herriak ezagutu beharreko “altxor bat” da bilduma. “Azken 30 urteetan egin da lehiaketa, beraz, herriak izan duen aldaketa ikusi daiteke. Margo teknikak ere aldatu dira, eta hori bertan ikusi daiteke”, adierazi du Carrillok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.