Sarrigurengo erailketa matxista salatzeko kalera aterako dira
Bidasoko M8 Asanblada Feministak gaurko, hilak 23, elkarretaratzea deitu du San Juan plazan, 19:00tan.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako elkarretaratzea, azaroaren 25ean. Ostiral iluntzean 28 urteko emakume bat hil zuen gizon batek Sarrigurenen (Nafarroa). Gizonak labanaz eraso zion emakumeari, eta bere ama ere larri zauritu zuen. Hilketa matxista horri erantzuna emateko Bidasoko M8 Asanblada Feministak elkarretaratzea egingo du gaur, hilak 23, San Juan plazan, 19:30ean.

