Hondarribiko artisten zerrenda digitala sortuko du Kultura sailak
Izen ematea ireki dute, martxoaren 30era arte. Diziplina guztietako sortzaileei egin diete gonbita.
Herriko artistei ikusgarritasuna emateko xedearekin, artisten zerrenda bat egin nahi du Hondarribiko Udaleko Kultur sailak. Zerrenda publiko eta eguneratu bat izango litzateke, eta abian jarri dute bertan izena emateko prozesua. Zerrendan egon nahi duen orok, eskaera orri bat bete beharko du, martxoaren 30a baino lehen. “Herrian bizi diren edo herriarekin lotura duten artista oro gonbidatzen dugu gurekin parte hartzera”, adierazi du udalak.
Izena emateko, argazki pertsonal bat, izen abizenak, jaiotze data eta jaioterria, biografia laburra era kontakturako datuak eman beharko dira. Ekimen honen berri Maddalen Arte Guneko 2025eko balorazioan eman zuten, adieraziz herriko kulturgintza hedatzea dela helburua. Adierazi dutenez, deialdia diziplina guztientzako sortzaileentzat zuzenduta dago, hala nola, pintura, ilustrazioa, eskultura, argazkigintza, bideogintza, musika, antzerkia, dantza, diseinua. literatura eta performancea.
“Proiektu honen bidez, gure herriko talentua mapatu, ezagutarazi eta balioan jarri nahi dugu, baita etorkizuneko egitasmo kulturaletarako oinari sendoa sortu ere”.
Eskaera orria eskuratzeko, klik egin hemen.

