Dominaz beteriko asteburua Super Amara BAT taldearentzat
Asteburu honetan, Jaurtiketa Luzeen Neguko Espainiako Txapelketan eta 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketan parte hartu dute atleta ugarik.
Arielle Antoinette Ngolek 46,32 metroko marka pertsonala lortu zuen.Super Amara BAT Asteburuz asteburu sekulako garapena izaten ari da Super Amara BAT taldea. Jaurtiketen Neguko Espainiako Txapelketa eta 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa jokatu dute taldeko kirolari ugarik. Arielle Antoinette Ngolek, Bruno Cagigosek eta Alejandro Estebanek brontzezko dominak eskuratu zuten Espainiako Txapleketan, eta Euskadikoan, berriz, 24 domin eskuratu dituzte bi kategoriatan. Hain zuzen, bederatzi urre, zortzi zilar eta zazpi brontze eskuratu dituzte, Super Amara BAT taldeko atleta gazteek.
Arielle Antoinette Ngole 20 urtez azpiko disko-jaurtiketako diziplinan parte hartu zuen eta bere marka pertsonala (46,32m) lortu zuen, hirugarren postuan geratu zen. 23 urtez azpikoetan, Bruno Cagigosek disko-jaurtiketan eta Alejandro Estebanek jabalinan brontzeko dominak eskuratu zituzten. Hiru kirolari hauez gain, Alain Ocak, Raquel Villak, Noa Estebanek, Unax Erasok eta Marta Mancebok ere emaitza loriatsuak lortu zituzten.
18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketan Iker Piñeirak, 60 metroko eta 200 metroko lasterketan; Iker Anautek, luzeeran; Jon Gajatek, 60 metrotako hesi lasterketan; Alai Cabellok, 800 metroko lasterketan; Yuxuan Zhuk, salto hirukoitzan; Naia Llorente, altueran; Adur Errazkin, 1000 metroko lasterketan; eta Maren Martin, 300 metroko lasterketan urrezko dominak eskuratu zituzten.
Zazpi zilar lortu zituzten Super Amara BAT taldeko hainbat kirolarik. Hai Duong Alzaga, 200 metroko lasterketan; Alaine Aguerralde, 200 metroko lasterketan; Eñaut Arburua, 400 metroko lasterketan; Markel Garrancho, 400 metroko lasterketan; Aila Larruskain, salto hirukoitzan; Noa Garcia, luzeeran eta altueran; eta Nora Gonzalez, 300 metroko lasterketan bigarrenak izan dira, guztira zortzi zilarrezko domin eskuratu dituzte.
Jon Andianok, 400 metroko lasterketan; Iker Anaut, salto hirukoitzan; Imanol Ibarbia, pertika-jauzian; Eñaut Arburua, 200 metroko lasterketan; Amane Arruabarrena, luzeeran; Rafa Caseau, 60 metroko hesi-lasterketan; eta Aingeru Etxabe, pertika-jauzian brontzezko domina eskuratu zuten.

