Sarrigurengo erailketa matxista salatu du Bidasoako Itaiak
Atzo, gizon batek labankadaz hil zuen emakume bat Sarrigurenen. Bidasoako Itaiak adierazi du "geroz eta larriagoa" dela egoera.
Atzo arratsaldean gizonezko batek emakume bat hil zuen labankadaz eta bere ama zauritu zuen. Sarrigurenen (Nafarroa) izan zen erailketa matxista. Horren aurrean, Bidasoko Itaiak bere gaitzespen osoa erakutsi du. Antolakunde sozialistak “erasotzaileen inpunitatearen aurka” borrokatzeko deia egin du, eta adierazi du “eraso orori egin behar zaiola aurre”.
Itaiaren ustez, egoera “larria” da gaur egungoa, eta “are larriagoa” bihurtu da, egun dagoen “gorakada erreakzionarioaren” harira. Horregatik, adierazi dute indarkeria matxistaren aurka geroz eta jende gehiago posizionatzea “beharrekoa” dela, eta horretarako, borrokara batzeko gonbita egin dute. Martxoaren 8an izango da hurrengo hitzordua, 13:00etan San Juan plazan egingo baitute mobilizazioa.
Atzoko erailketaren informazioa, BERRIAren atarian: klik hemen.

