Twing Raid: Elkartasun bidaia Marrakexera
Datorren asteartean, hilak 24, 450 Twingo elikagaiez eta produktu higienikoez beteko dituzte eta 1.000 kilo baino gehiago eramango dituzte Marrakexera.
Euskal Herria elkartasun herria dela diote askok, eta hala da, bai. Horren eredu da Restos du Coeur irabazi asmorik gabeko fundazioak Twing Raid egitasmoa da. Datorren asteartean, hilak 24, 450 Twingo abiatuko dira Ficobatik Marrakexera, irteera ofiziala 11:45ean izango da. Parte-hartzaileek 1.000 kilo baino gehiago elikagai eta higiene produktu eramango dituzte. Guztira, 900 parte-hartzaile baino gehiagok parte hartuko dute, eta 4.000 kilometroko bidea egingo dute hamar egunotan.
Asteartekoa egun handia izango dela iritzi diote antolatzaileek.”Twing Raid abentura eta konpromiso soziala uztartzen dituen rally solidarioa izango da”, adierazi dute. 7:00etan hasi, eta 11:30era bitarte autoek kontrol tekniko eta administratioboak pasatuko dituzte. Parte hartzaileek elikagaiak eramateaz gain, 500 ikasle baino gehiagorentzako eskola-materiala eramango dute. Hortaz, Ficoban elkartasuna eta kolorea izango da astearteko protagonista nagusia.
Twing Raid dela eta, astearte goizean Ficobako aparkalekua ez da erabilgarri egongo. 16:00tan irekiko dute, eta hortik aurrera erabilgarri egongo da.

