Kandido Saseta Asturiasera bidali zutenekoa
1937. urtean 5.200 militar bidali zituen Agirre lehendakariak Asturiasera, eta horren berri ematen duen ikerketa sakon eta zehatz bat egin du Zumardikoak elkarteak.
Kandido Saseta erdigunean jarri nahi izan du Zumardikoa elkarteak. 1937. urtean eusko gudariek Asturiasera egindako martxa ikertu du Hondarribiko elkarteak, Sasetaren azken egunak oinarritzat hartuz. Sabino Arana Fundazioko Arantxa Tapiarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren zuzendari Ion Gambrarekin batera aurkeztu dute Zumardikoek ikerketa.
1937. urtean, Espainiako estatuaren eskakizuna betetzeko xedearekin, Agirre lehendakariaren gobernuak espedizio bat bidali zuen Asturiasera, bertan, frankismoaren hedapenaren aurka borrokatzeko helburuarekin. Garai haietan, Gipuzkoa jada frankisten esku zegoen, eta Gipuzkoa eta Araba arteko mugan ezarri ziren errepublikarren miliziak. Bilbo zen frankisten helburua, eta pixkanaka bizkaitar lurrak bereganatzen joan ziren, bertara iritsi arte.
Bizkaiko defentsan zeudenean, hainbat 5.200 pertsona zituzten Asturiasera. Haietako 125ek bertan galdu zuten bizitza, eta 817 zaurituak izan ziren. Saseta izan zen bidalitako buruetako bat. Ez zuten lan erraza izan bertan, eta bertako brigaden komandanteen eskaerak argiak izan ziren: etxera itzuli nahi zuten, haien lurrak defendatzera. Espainiar estatuak baina, ez zien eskatutakoa eman, eta gehiago itxaron egin behar izan zuten itzultzeko. Militarki zentzu gutxiko erabakia izan zen, baina Euskadik bere leialtasuna erakutsi zion Espainia Errepublikarrari.
Amaitu gabea
Bertara joan ziren militarren inguruko ikerketa zehatza bideratu du Zumardikoak elkarteak azken urteetan, Gorka Ortegaren laguntzarekin. “Gorka izan da regulartasunez ikerketa hau aurrera eraman duen pertsona, asko eskertu behar diogu”, esan du Arantzazu Rojo Zumardikoaken ordezkariak. Artxibo lanean oinarritu dute ikerketa, eta horri esker, espedizioaren xehetasunak azaleratu ahal izan dituzte.
Baina ikerketa ez da amaitu. Rojok lortutako emaitzak publiko egiteko nahia erakutsi du, brigadisten familiek haien senidearen istorioa jakin dezaten. “Bertan egon ziren guztiei aitortza bat zor diegu”, azaldu du Zumardikoak elkarteko kideak.

