Iulen Arana Irungo EAJko Uri Buru Batzarreko presidente izendatu dute
Irungo EAJren Batzarrak presidente berria du asteazkenaz geroztik, Izaskun Izagirre, Ana Chaves, Elena Etxegoyen, Ibane Yarritu, Amaia Txapartegi eta Jose Enrique Corchon osatuko dute gobernu taldea.
Iulen Arana irudiaren erdian, EAJko batzarkideekin batera. Irungo EAJko Uri Buru Batzarrak presidente berria du: Iulen Arana. Asteazkeneko, hilak 18, batzarraren gobernu talde berria aurkeztu zuten. Arana buru, berarekin batera, Izaskun Izagirre, Ana Chaves, Elena Etxegoyen, Ibane Yarritu, Amaia Txapartegi eta Jose Enrique Corchon izango ditu. EAJk argitaratutako prentsa oharrean zehazten denez, taldeak 2027ko udal hauteskundeak izango ditu xede. “Konpromisoa, esperientzia eta batasuna” izango du gobernu taldeak alderdiaren hitzez, eta Aranak batzarkideen lana nabarmendu nahi izan du. Aranak Jasone Ugarte ordezkatuko du, azken bi urteetan Uri Buru Batzarreko presidentea izandakoa.

