GazteARTEanek egurrezko txotxongiloak eraikitzeko tailerra egingo du
'Familia ta Lagun' programaren baitan, 4 eta 11 urteko haurrek aukera izango dute egurrezko txotxongiloak eraikitzeko Palmera Monteroko Txikilab Haurtxokoan.
Familia ta Lagun programak aurrera jarraitzen du. GazteARTEanek antolatuta, 4 eta 11 urte bitarteko haurrek egurrezko txotxongiloak eraikitzeko tailerra izango dute. Datorren larunbatean, hilak 28, etxeko txikienek antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute. Palmera Monteroko Txikilab Haurtxokoan izango da tailerra, 10:30etik 12:30etara.
Tailerra honen bitartez, haurrek sormena eta irudimena landuko dute. Pieza xumeekin lan egingo dute bakoitzak bere txotxongiloa modu sortzailean eraikitzeko. Familia ta lagun programaren helburua familiek gozatzeko espazioa eskaintzea da, hainbat jarduera sortzaile, dibertigarri eta hezigarrien bidez. Ekainera arte, hilean behin, Familia ta Lagun programak jarduerak antolatzen jarraituko du.
Tailerrera joateko familiek izena eman beharko dute bihartik, hilak 20, asteazkenera, hilak 25, arte; udal webgunean. Antolatzaileek argitu dute tailerretan parte hartzeko familiek ez dutela aurretiazko esperientzarik eduki behar.

