Bidasoko Maratoi Erdiak trafiko mozketak eragingo ditu, igandean
08:30tatik 12:30etara trafikoak aldaketa ugari izango ditu hainbat auzotan, batez ere, Erdialdean izango dira; hori dela eta, saihesbideak erabiltzeko deia egin du udalak.
Igandean, hilak 22, egun handia izango da korrikalarientzat: Bidasoko Maratoi Erdia egingo dute. Hori dela eta, Irungo kale ugari trafikorako itxiko dituzte, eta kaleko aparkaleku batzuk ere murriztuko dituzte. Erdialdea izango da aldaketa gehien izango dituen auzoa, irteera Kolon pasealekuan eta helmuga Urdanibia plazan izango baitira. 08:30etan hasi eta 12:30ak bitarte izango dira trafiko mozketak. 08:30ean ibilgailuak ezingo diira Urdanibia plazatik Junkal karrikara sartu, eta 15 minutu beranduago, 8:45ean, Kolon pasealekua itxiko dute eta ondoko kaleetan noranzko aldaketak izango dira. Lasterketariek 10:00etan Kolon pasealekutik Hondarribia aldera egingo dute, Amute aldera, hortaz murrizketak beste auzoetan ere izango dira.
09:15etik 11:45era San Migel, Anzaran, Mendibil eta Pio XII auzoetan kale ugaritan aldaketak izango dira. Colon hiribidera, Hondarribia kalera, Zubimuxuko biribilgunera eta Letxunborro hiribidera sartzeko bide guztiak itxiko dira. Anzaranera sartzeko aukera bakarrak Gi-636ko iparraldeko saihesbidea, Lope de Irigoyen eta Lucas de Berroa izango dira. Mendibilerako sarbidea ere, Gi-636ko iparraldeko saihesbidetik izango da, eta Pio XII sartzeko, berriz, Elizatxo hiribidea eta Serapio Mujika kalea erabili beharko dute.
Lasterketak aurrera egin ahala, Dunboan, Arbesen eta Alde Zaharrean ere trafiko murrizketak iznago dira. Ibilgailuek ezingo dute Santiago, Junkal eta Istillaga karriketara sartu 09:45tik 12:30etara. Dunboara sartzeko Osinbiribileko biribilgunetik eta Nafarroa hiribidetik egingo dute. Arbesera sartzeko Iparraldeko Saihesbidea (GI-636), Osinbiribileko biribilgunea edo Ricardo Alberdi kaleak erabili beharko dira.
Santiago, Junkal, Hondarribia, Uranzu, Nafarroa hiribideko, Santa Elena, Uztapide bertsolaria, Altzukaitz, Pelegrin de Uranzu eta Papinea kaleetako aparkalekuak ezin izango dira erabili igande goizean zehar. San Juan plazako parkinga ez da erabilgarri izango, 9:15etik 11:45era. Taxi zerbitzuak eta Irunbusek ere aldaketa gutxi batzuk izango dituzte. Autobus zerbitzuak nolabaiteko normaltasuna berreskuratuko du 13:00etan, ordutik aurrera, igandeetako ohiko mozketak izango dira eta, 15:00ak bitarte.
Udalak hiritarrei dei egiten die ibilgailua erabiltzekotan argi eduki dezaten trafikoaren egoera, eta aurretik eta lasterketa iraun bitartean saihesbidea erabili dezaten. Oinezkoen segurtasuna beramtu ahala kenduko dira murrizketak, eta aurreikuspenen arabera 13:00etan izango da.

