BDS Koop elkarteak 'Kooperatuz 2026' sariak aurkeztu ditu
Parte hartzea irekia eta irisgarria izango da, eta 1.500 euroko bi sari banatuko dituzte, gazte mailan eta helduen mailan, hurrenez hurren.
Ekonomia Sozialaren balioak gizarteratzeko tresna izango dira beste urte batez, Kooperatuz 2026 sariak. BDS Koop elkarteak eguneroko lanean sustatzen dituzte ekonomia sozialaren balioak. Sariak jardun eredugarriak aitortzeko tresna izango dira; bai eta hausnarketarako espazio kolektiboa sortzeko ere. Parte hartzea irekia eta irisgarria izango da aurten, alegia, herritar guztiei irekita egongo da.
Norbanakoek, gazteek, talde informalek, elkarteek, kolektiboek, komunitate-egitasmoek, eta baita, aurreko urteetan bezala, ekonomia sozialeko enpresek parte hartzeko aukera izango dute. Kontakizun bat egin beharko dute, formatu librean. Testu, audio edota bideo laburra edo irudia eta testua tartekatzeko aukera izango dute, helburua ez baita kalitate teknikoa edukitzea. Benetazko helburua balio kooperatiboak nola bizi, nola irudikatu edo nola kontatzea diren erakustea da.
Aurten bi sari banatuko dituzte, gazte mailan eta helduen mailan. Bi sari hauek 3.000 euroko zuzkidura izango dute, 1.500 euro sari bakoitzak. Deialdia dagoeneko irekita dago, eta lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 20a izango da.

