Zanpantzarrarekin eta sardinarekin batera erre dira aurtengo inauteriak
Ekitaldiz beteriko egitarauari amaiera eman zioten ehundaka lagunek San Juan plazan, Santiagoko Deabruek inauterien azken traka egin zuten.
Bukatu dira. Bukatu dira aurtengo Irungo inauteriak. Asteburuan eguraldia lagun ez izan arren, atzo, asteartearekin, amaiera bikaina eman zieten Zanpantzarraren eta sardinaren ehorzketarekin. 19:30ean, puntu-puntuan, ehundaka lagun bildu ziren Kolon pasealekuko alde banatan, baita San Juan plazan ere. Irungo Udal Bandaren gidaritzapean, Zanpantzarrak azken bueltak eman zituen hirian, eta Bidasoako Erraldoiek sardinari bidea ireki zioten. San Juan plazan azken epaiketa egin zuten, eta ziztu bizian agurtu zituzten inauterietako bi protagonista. Santiagoko Deabruek inauterietako azken traka egin zuten arratsaldea ezinhobeki amaitzeko.
Orain, mozorroak armairuan gordetzeko garaia da. Atseden hartu, ideia berriak pentsatu eta 2027an inauteriekin batera, Zanpantzarra Irunera bueltatuko da.

