Txinzerrek Irungo hainbat auzotan ur kontagailuak ordezkatuko ditu
Berritze-lanen fase honetan, Pinar, San Migel, Anaka eta Urdanibia auzoetako 3.000 ur kontagailu ordezkatuko dituzte datozen asteetan.
Txingudiko Zerbitzuak-ek ur kontagailuak berritzen jarraitzen du. Datozen asteetan, berritze-lanen fase berri bati ekingo diote eta fase honetan 3.000 ur kontagailu ordezkatuko dituzte. Aldaketek ez dute kostu gehigirririk eragingo erabiltzaileentzat. Zehazki, Pinar, San Migel, Anaka eta Urdanibia auzoetako ur kontagailuak berrituko dituzte. Ez dira lehenak izango, dagoeneko Hondarribian 7.000 gailu baino gehiago berritu dituzte azken hilabeteotan.
Jarduera horiek eskualdeko hornidura sistemaren modernizazio integraleko prozesuaren parte dira. Gailu berriek teleirakurketa teknologia izango dute, eta horrek neurketa zehatzagoak egitea eta balizko gorabeherak azkarrago antzematea ahalbidetuko du. Lan hauek AQUATEC eta KLIDAT enpresek egingo dituzte, TD28 Proiektuaren baitan.
Kontagailuak ordezkatzeko bizilagunei beharrezko informazioa helaraziko diete, etxeko atarietan informazio kartelak jarriko dituzte. Kontagailua etxebizitzaren barruan dutenei, berriz, aldez aurretik harremanetan jarriko dira eta abonatuekin hitzordua adosteko eta instalazioa koordinatzeko. Zalantzetarako telefono bat eta helbide bat jarri dute: 900 11 93 84 edota txinzer@klidat.com.

